Arakatu 200.000 jokotik gorako mundu-mailako katalogo bat (mugikorretarako zein PCrako jokoak ditu) eta aurkitu zuretzako joko aproposa
Irabazi jokoetako erosketetan erabil ditzakezun Google Play Points-eko puntuak1 eta eskuratu abantaila esklusiboak Points-eko kide gisa
Gogoko dituzun jokoen berritasunak eta jokoetan izandako lorpenak Zu fitxan2 aurki ditzakezu erosotasunez
Mugikorretarako eta PCetarako 200.000 joko baino gehiago izanda, denontzako jokoak daude Google Play Jokoak aplikazioan. Jaso gomendioak eta informazio oparoa joko bakoitzari buruz, zein joko atsegingo duzun jakiteko. Begiratu zer joko dauden eskuragarri mugikorrean eta PCan.
Desblokeatu hurrengo mailako sariak Google Play Points-eko puntuekin. Google Play-ren sariketa-programa horri esker, puntuak eta sariak irabaz ditzakezu deskontuak eta jokoetako elementuak lortzeko. Zenbat eta Google Play Points-eko puntu gehiago irabazi, orduan eta sari eta abantaila bikain gehiago desblokeatuko dituzu, baita diruarekin erosi ezin diren esperientziak ere. Sartu programan1.
Zu fitxaren oinarria jokalari-profila da. Erraza da Zu fitxatik jokalari-profilera aldatzea; besterik gabe, sakatu profilaren ikonoa mugikorrean. Mugikorrean eta PCan profil bera izango duzunez, erraza da joko guztien estatistiken, boladen, aurrerapenaren eta lorpenen jarraipena egitea. Lorpen eta garaipen guzti-guztiak izango dituzu bertan.
Google Play Jokoak aplikazioko laguntzailea Gemini Live-rekin jokatzeko laguntzaile berria da, eta estatistiketarako, lorpenetarako eta aholkuetarako sarbide erraza ematen dizu jokotik irten gabe. Gainera, Gemini Live-ren denbora errealeko elkarrizketazko orientazioa jaso dezakezu jokatzen duzun bitartean. Google Play-tik deskargatutako jokoetan aritzean soilik dago erabilgarri laguntzailea, eta laster mugikorretara iritsiko da.
Jokatu konfiantzaz mugikorrean eta PCan, Google-ren segurtasunarekin eta babesarekin. Google Play-k 10.000 segurtasun-egiaztapen baino gehiago egiten ditu joko bakoitzean, zure datuak eta gailuak babestuta mantentzeko.