Edukia atzitzeko modu erraza eta segurua
Biltegiratu eta partekatu fitxategiak nahiz karpetak, eta jardun elkarlanean gailu mugikorra, tableta edo ordenagailua erabilita
Malwarearen, spamaren eta ransomwarearen aurkako babes integratuak
Fitxategiak atzitzeko modu enkriptatu eta segurua eskaintzen du Drive-k. Zurekin partekatutako fitxategi guztiak aztertzen dira, eta haietako batean malwarea, spama, ransomwarea edo phishinga hautemanez gero, kendu egingo da. Gainera, Drive hodeiko aplikazio natibo bat denez, ez duzu gailuan fitxategirik gorde beharrik; beraz, baliteke zure gailuak arriskuan jartzeko aukera gutxitzea.
Pertsonak erdigunean jartzen dituzten elkarlanean jarduteko hodeiko aplikazioak, talde-lana indartzeko
Dokumentuak, Kalkulu-orriak eta Aurkezpenak zerbitzuekin integratzen da Drive. Elkarlanean jarduteko hodeiko aplikazioei esker, zure taldeak denbora errealean edukia sortzeko eta elkarlanean jarduteko aukera izango du
Taldekideek dagoeneko erabiltzen dituzten tresna eta aplikazioekin integratzea
Drive zure taldekideek lehendik erabiltzen duten teknologiarekin integratzen da eta hura osatu egiten du. Jardun elkarlanean Microsoft Office-ko fitxategietan, formatua aldatu behar izan gabe, eta editatu eta biltegiratu beste 100 fitxategi mota baino gehiago; besteak beste, PDFak, CAD fitxategiak eta irudiak.
Google-ren Search eta AI erabilita, azkarrago egingo du lan taldeak
Google-ren bilaketetarako teknologia ahaltsua Drive-n kapsulatuta dago, eta abiadura, errendimendua eta fidagarritasuna eskaintzen ditu. Eta Drive-ren bilaketa-pilulei eta bestelako eginbideei esker, taldeak azkarrago aurkituko ditu fitxategiak, emaitza egokienak bizkor azaleratuko baitira.
Milaka talde Drive erabiltzen ari dira dagoeneko, lan egiteko modua goitik behera aldatzeko
Aurkitu zure beharretara egokitzen den plana
Google Drive Google Workspace-ren barruan dago
Hau eskaintzen dute plan guztiek:
Erabilera pertsonalerako (kosturik gabe)
|
Business Standard$12 USD
erabiltzaileko eta hileko, urtebeteko
konpromisoarekin Edo $14.40 erabiltzaileko eta hileko, hilero fakturatuz gero |
|
---|---|---|
Drive
Hodeiko biltegiratze segurua |
15 GB erabiltzaileko |
2 TB erabiltzaileko |
Hartzaileekin partekatzeko aukera |
||
Taldearentzako unitate partekatuak |
||
Dokumentuak, Kalkulu-orriak, Aurkezpenak, Inprimakiak
edukia sortzeko aukera |
||
Gmail
Posta elektroniko segurua |
||
Enpresaren helbide elektroniko pertsonalizatua |
||
Meet
Bideo- eta ahots-konferentziak |
100 parte-hartzaile |
150 parte-hartzaile |
Drive-n gordetzen dira bileren grabaketak |
||
Administratzailea
Administrazio zentralizatua |
||
Taldean oinarritutako segurtasun-gidalerroak kontrolatzeko aukerak |
||
Bezeroarentzako laguntza-zerbitzua |
Sareko autozerbitzua eta komunitate-foroak |
Sareko laguntza-zerbitzua eta komunitate-foroak asteko 7 egunetan, eguneko 24 orduetan |
Kontu pertsonalerako biltegiratze gehiago nahi duzu?
Google One harpidetza-planak biltegiratzeko toki gehiago eskaintzen dizu Google Drive, Gmail, eta Google Argazkiak zerbitzuetan erabiltzeko. Gainera, Google One-rekin abantaila gehigarriak eskuratuko dituzu eta kidetza familiarekin partekatu ahalko duzu.