Google Drive Zerbitzu-baldintzak

Azken aldaketa: 2018ko abenduaren 10a Indarraldiaren hasiera-data: 2019ko urtarrilak 22

1. Aurkezpena

Eskerrik asko Google Drive erabiltzeagatik. Google LLC enpresak ("Google" edo "gu") emandako zerbitzua da Google Drive (Google LLC enpresaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View California 94043, USA). Europako Esparru Ekonomikoan edo Suitzan bizi bazara, Google Ireland Limited enpresak ("Google" edo "gu") eskaintzen du Google Drive. Google Ireland Limited enpresak Irlandako legeen arabera jarduten du (erregistratutako zenbakia: 368047), eta hau da haren helbidea: Gordon House, Barrow Street, Dublin 4, Ireland. Google Drive zerbitzuaren erabilera, hartarako sarbidea eta bertan duzun edukia hartzen dira barne Google Drive Zerbitzu-baldintzetan ("Baldintzak" erabiltzen dugu haiei buruz hitz egiteko). Gure Pribatutasun-gidalerroetan, zure informazioa nola biltzen eta erabiltzen dugun azaltzen da; bestalde, gure Programa-gidalerroetan, gure Zerbitzua erabiltzean zure gain hartzen dituzun erantzukizunak zehazten dira.

Google Drive erabiltzeko, Baldintzak onartu behar dituzu. Irakur itzazu arretaz. Baldintzak ulertzen ez badituzu, edo haietako zatiren bat onartzen ez baduzu, ez zenuke erabili beharko Google Drive.

2. Google Drive zerbitzuaren erabilera

Adin-murriztapenak. Google Drive erabiltzeko, 13 urte edo gehiago izan behar dituzu. 13 eta 18 urte artean badituzu, gurasoen edo legezko tutore baten baimena beharko duzu Google Drive erabiltzeko eta Baldintzak onartzeko.

Erabilera pertsonala. Baldintza hauek onartzen badituzu, onartu egingo duzu Google Drive negozioekin erlazionatutako xedeetarako ez erabiltzea; izan ere, xede pertsonal eta ez-komertzialetarako bakarrik erabili behar duzu Drive zerbitzua. GSuite erabiltzea gomendatzen diegu enpresei.

Zure Google kontua.Google kontu bat behar duzu Google Drive erabiltzeko. Google kontua babesteko, gorde pasahitza isilpean. Zeu zara Google kontuan edo haren bidez gauzatzen diren jarduera guztien erantzule bakarra. Ahal duzula, ez erabili Google kontuaren pasahitza hirugarrenen aplikazioetan. Pasahitza edo Google kontua zure baimenik gabe erabiltzen ari direla detektatzen baduzu, jarraitu argibide hauei.

Zure jardunbidea. Ez erabili Google Drive era okerrean. Legeek onartzen duten heinean soilik erabil dezakezu Google Drive, esportazioa eta berresportazioa kontrolatzeko legeak eta araudiak barne. Zeu zara zure jardunbidearen eta Google Drive zerbitzuan biltegiratzen duzun edukiaren erantzule bakarra, eta gorde egin behar dituzu gure Programa-gidalerroak. Agian Google Drive zerbitzuan duzun edukia eta zure jardunbidea ikuskatuko ditugu, Baldintzak eta gure Programa-gidalerroak gordetzen dituzula ziurtatzeko.

Telefono mugikorretan ere erabil daiteke Google Drive. Ez erabili Google Drive arreta galaraziko dizun edo zirkulazio- eta segurtasun-legeak urratzen dituen moduan.

Zure edukia. Edukia kargatu, bidali, biltegiratu, partekatu eta jasotzeko aukera ematen dizu Google Drive zerbitzuak. Zeu izango zara eduki horien jabe intelektuala. Labur esanda: zurea bada, zurea izaten jarraituko du.

Edukia Google Drive zerbitzura eta Google Drive zerbitzuaren bidez kargatu, bidali, biltegiratu, partekatu edo jasotzen duzunean, mundu osorako balio duen lizentzia ematen diozu Google-ri eduki hori erabili, ostatatu, biltegiratu, erreproduzitu, eraldatu, jakinarazi, argitaratu, jendaurrean aurkeztu, jendaurrean erakutsi eta banatzeko, baita hartan oinarritutako lanak sortzeko ere (hala nola itzulpen, egokitzapen edo gure zerbitzuekin hobeto funtzionatzeko egiten dugun edozein aldaketatatik eratorritakoak). Gure zerbitzuak maneiatzea, sustatzea eta hobetzea eta zerbitzu berriak garatzea da lizentzia horren bidez ematen dizkiguzun eskubideen xede bakarra. Edukia ezabatu ezean, indarrean jarraituko du lizentziak, nahiz eta zuk gure zerbitzuak erabiltzeari utzi. Ziurtatu guri lizentzia hori eman ahal izateko beharrezko baimenak dituzula, Google Drive zerbitzuan dituzun edukien gainean.

Google Drive zerbitzuko partekatze-ezarpenen bidez, besteek zure edukiarekin zer egin dezaketen zehatz dezakezu. Era lehenetsian, zeu zara sortzen edo Google Drive-ra kargatzen duzun eduki guztiaren jabe bakarra. Edukia partekatu eta haren kontrola beste erabiltzaile batzuei transferi diezaiekezu.

Zure edukia analizatzen dute gure sistema automatikoek, eta, horrela, produktuak hobetzeko eginbide baliagarriak eman ahal izango dizkizugu, hala nola bilaketa-emaitza pertsonalizatuak, edota spama eta malwarea detektatzeko baliabideak. Edukiak jasotzean, partekatzean, kargatzean eta biltegiratzean gauzatzen da analisi hori. Google-k edukia erabiltzeko eta biltegiratzeko duen erari buruzko informazio gehiago lortzeko, eman begiratu bat gure Pribatutasun-gidalerroei. Google Drive zerbitzuari buruzko iritzi edo iradokizunik bidaltzen badiguzu, zurekiko konpromisorik gabe erabiliko dugu.

Iragarpenak. Agian Google Drive zerbitzuaren erabilerarekin erlazionatutako iragarpenak, administrazio-mezuak eta bestelako informazioa bidaliko dizkizugu. Jakinarazpen horietako batzuk ez jasotzea aukera dezakezu.

Gure Google Drive zerbitzuak. Google Drive erabiltzeak ez zaitu bihurtzen Google Drive zerbitzuaren edo atzitzen duzun edukiaren gaineko jabetza intelektualaren jabe. Ezin duzu erabili Google Drive zerbitzuko edukirik, salbu eta eduki horren jabeak horretarako baimena ematen badizu edo legediak horrelakorik onartzen badu. Baldintza hauek ez dizute ematen eskubiderik Google Drive zerbitzuan erabilitako marka edo logotiporik erabiltzeko. Ez kendu, ezkutatu edo eraldatu Google Drive zerbitzuan edo harekin batera bistaratutako lege-oharrik.

3. Pribatutasunaren babesa

Google-ren Pribatutasun-gidalerroetan, Google Drive erabiltzen duzunean zure datu pertsonalak nola erabiltzen ditugun eta zure pribatutasuna nola babesten dugun azaltzen da. Google Drive erabiltzen baduzu, onartu egingo duzu Google-k datu horiek erabiltzea, betiere, gure pribatutasun-gidalerroak gordeta.

4. Copyrightaren babesa

Ameriketako Estatu Batuetako Digital Millenium Copyright Act legean xedatutako prozesuari jarraikiz, ustezko copyright-urratzeen jakinarazpenei erantzuten diegu, eta baldintzak behin eta berriro urratzen dituzten erabiltzaileen kontuak deuseztatzen ditugu.

Copyright-jabeek beren jabetza intelektuala sarean kudeatzeko informazioa ematen dugu. Norbait zure copyrighta urratzen ari dela uste baduzu eta jakinarazi egin nahi badiguzu, joan gure Laguntza-zentroa atalera oharrak bidaltzeari eta oharrei erantzuteko Google-ren gidalerroei buruzko informazioa lortzeko.

5. Programa-gidalerroak

Agian edukia berrikusiko dugu, legez kanpokoa den edo gure Programa-gidalerroak urratzen dituen zehazteko. Kendu egin dezakegu legeak edo gure gidalerroak argiro urratzen dituen edukia, edo hura bistaratzea uka dezakegu. Halere, horrek ez du esan nahi nahitaez berrikusten dugula edukia; hortaz, ez aurresuposatu halakorik egingo dugunik.

6. Gure zerbitzuetako softwareari buruz

Bezero-softwarea. Deskarga daitekeen bezero-softwarea du Google Drive zerbitzuak ("softwarea"). Agian automatikoki eguneratuko da gailuan instalatu duzun softwarea, bertsio edo eginbide berriren bat erabilgarri dagoenean. Google Drive zerbitzuaren parte gisa emandako softwarea erabiltzeko, lizentzia bat emango dizu Google-k; pertsonala, mundu osoan balio duena, egile-eskubiderik gabekoa, esleitu ezin dena eta ez-esklusiboa da lizentzia hori. Baldintza hauetan zehaztutakoaren arabera eta Google-k emandako moduan Google Drive zerbitzuaz baliatzeko baimena ematea da lizentzia horren xede bakarra. Ez duzu baimenik Google Drive-ren eta berarekin batera datorren softwarearen zatirik kopiatzeko, aldatzeko, banatzeko, saltzeko edo alokatzeko, ezta alderantzizko ingeniaritza egiteko edo software horren iturburu-kodea ateratzen saiatzeko ere, salbu eta legediak murriztapen horiek debekatzen baditu edo gure idatzizko baimena baduzu.

Kode irekiko softwarea. Guretzat, garrantzitsua da kode irekiko softwarea. Beharbada, zure esku jarriko dugun kode irekiko lizentzia batekin batera emango dizkizugu Google Drive zerbitzuan erabilitako software batzuk. Agian baldintza hauetako batzuk berariaz baliogabetuko dituzten xedapenak izango ditu kode irekiko lizentzia horrek.

7. Google Drive eraldatzea eta deuseztatzea

Google Drive zerbitzuan egindako aldaketak. Etengabe ari gara aldatzen eta hobetzen Google Drive. Horrela, zerbitzuaren funtzionamendua eta segurtasuna hobetzen ditugu, funtzio eta eginbideak aldatzen ditugu, eta legeei egokitzeko eta gure sistemak legez kanpoko jardueretan eta era okerrean erabili ahal ez izateko aldaketak egiten ditugu. Google Drive zerbitzuari buruzko informazioa jasotzeko, harpide zaitez hemen. Gure ustez Google Drive zerbitzuaren erabilerari eragin liezaioketen aldaketa garrantzitsuak egiten baditugu Google Drive zerbitzuan, horren abisua bidaliko dizugu. Halere, noizean behin, abisurik eman gabe egin behar izango ditugu aldaketak Google Drive zerbitzuan. Zerbitzuaren segurtasuna eta funtzionamendu zuzena bermatzeko, erabilera okerrak ekiditeko eta lege-baldintzei egokitzeko beharra dugunean egingo ditugu aurretiazko abisurik gabeko aldaketa horiek.

Zerbitzua etetea eta deuseztatzea. Nahi duzunean utz diezaiokezu Google Drive erabiltzeari, baina asko sentituko dugu agur esan behar izatea. Alabaina, gure Baldintzak edo Programa-gidalerroak era esanguratsuan edo behin eta berriz urratzen badituzu, Google Drive zerbitzurako sarbidea eten edo behin betiko desgai diezazukegu. Aurrerapenez jakinaraziko dizugu Google Drive zerbitzurako sarbidea eten edo desgaituko dizugula. Halere, legezko erantzukizunak sorraraz diezazkigukeen edo beste erabiltzaile batzuei Google Drive atzitzeko aukera eragozten dien moduren batean erabiltzen baduzu Google Drive, aurretiaz abisatu gabe eten edo desgaitu ahal izango dizugu Google Drive zerbitzurako sarbidea.

Google Drive etetea. Google Drive etetea erabakitzen badugu, gutxienez 60 eguneko aurrerapenarekin abisatuko dizugu. Epe horretan, fitxategiak Google Drive-tik ateratzeko aukera izango duzu. 60 egun horiek igarotakoan, fitxategiak atzitzeko aukera izateari utziko diozu. Zure fitxategien jabea zarenez, fitxategiak atzitzeko aukera ematea garrantzitsua dela uste dugu. Fitxategiak deskargatzeari buruzko jarraibideak lortzeko, joan gure laguntza-orrira.

8. Biltegiratze gehiago erostea eta ordainketak

Biltegiratze gehiago erostea. Hala behar baduzu, biltegiratze gehigarria eros dezakezu ("Ordainpeko biltegiratze-plana"). Automatikoki fakturatuko dizugu zerbitzua ordainpeko-biltegiratze plana erabiltzen hasten zaren datatik aurrera, zerbitzualdia berritzeko epe periodiko guztietan, zerbitzua ezerezten duzun arte. Ordainpeko biltegiratze-plan bat erosteko, Google Payments Zerbitzu-baldintzetan zehaztutako ordainketa-baldintzak onartu behar dituzu. Google Payments konturik ez baduzu, esteka honen bidez sor dezakezu bat, baita Google Payments zerbitzuari buruzko informazio gehiago lortu ere. Google Payments kontu baten bidez Ordainpeko biltegiratze-plan bat erostean ere aplikatuko dira Payments Zerbitzu-baldintzak eta Pribatutasun-oharra. Erosketa bat egin aurretik, irakurri baldintza horiek arretaz.

Bertan behera uztea. Ordainpeko biltegiratze-planak indarreanjarraituko du, Baldintzei jarraikiz bertan behera utzi, mailaz jaitsi edo deuseztatu arte. Ordainpeko biltegiratze-plana bertan behera uzteko edo mailazjaisteko, joan Google Drive-ko biltegiratze-ezarpenetara. Horrek oraingo zerbitzu-aldiaren ostean izango du eragina; alegia,hurrengo fakturazio-aldian. Ordainpeko biltegiratze-plana garaiz ordaintzen ez baduzu, kontua mailazjaisteko eta biltegiratzeko tokia murrizteko eskubidea guretzat erreserbatzen dugu. Ordainpeko biltegiratze-plana bertan behera uzteko eta harengatikErosketei eta bertan behera uzteariburuzko, eta dirua itzultzeko gidalerroetan azalduko dugu.

Planaren eta prezioaren aldaketak. Agian aldatu egingo ditugu indarreko biltegiratze-plana eta prezioa, baina aurrerapenez jakinaraziko dizkizugu aldaketa horiek. Une horretako zerbitzualdia amaitu ondoren aplikatuko dira aldaketa horiek, abisua jaso ondoko ordaindu beharreko epean. Gutxienez, 30 eguneko aurrerapenez bidaliko dizugu abisua, eta, kuota kobratu baino lehen, prezioa handitu dela edo biltegiratzea txikitu dela jakinaraziko dizugu. 30 egun baino gutxiagoko aurrerapenez abisatzen badizugu, aldaketa ez da aplikatuko hurrengo ordainketaren ondorengo ordainketa egin behar duzun arte. Eguneratutako biltegiratze-planarekin edo prezioarekin ados ez bazaude, eta zerbitzua mailaz jaitsi edo hura erabiltzeari utzi nahi badiozu, Google Drive zerbitzuko biltegiratze-ezarpenetan ezerez dezakezu ordainpeko biltegiratze-plana. Uneko zerbitzualdia amaitu ondorengo fakturazio-aldian aplikatuko da ezerezte edo plan-aldaketa hori; erabilgarri izango dituzu fitxategiak, eta Google Drive zerbitzutik ateratzeko aukera izango duzu.

9. Gure bermeak eta erantzukizun-ukatzeak

Gaitasun- eta ardura-maila nabarmena behar dugu Google Drive zerbitzua emateko, eta Google Drive erabiltzeaz gozatzea espero dugu. Hala eta guztiz ere, Google Drive zerbitzuaren inguruan segurtatu ezin ditugun hainbat gauza daude. Berariaz adierazten dugunaz gain, ez dugu hartzen konpromisorik Google Drive zerbitzuaren funtzionaltasun zehatzaren inguruan, ezta zerbitzuaren fidagarritasunaren, erabilgarritasunaren eta zure beharrak asebetetzeko duen gaitasunaren inguruan ere.

10. Google Drive zerbitzuaren inguruko erantzukizuna

Google-k eta haren hornitzaile eta banatzaileek ez dute hartuko erantzukizunik beren gain kasu hauetan:

(a) Baldintza hauek guk urratzearen ondoriozkoak ez diren galerak

(b) Google-k baldintza hauek urratzearen ondorioz, dagokion kontratua zurekin egitean aurrez ikusi ezin ziren galera edo kalteak

(c) Zure negozioetako edozeinekin erlazionatutako galerak, tartean irabazien, diru-sarreren, aukeren eta datuen galerak

Google-k, eta haren hornitzaile eta banatzaileek baldintzei jarraikiz egindakoerreklamazioengatik duten guztizko erantzukizuna (berme inplizituengatikdutena barne) zerbitzuak erabiltzeko ordaindutako zenbatekora mugatuta dago(edo, erreklamazio-gaia zerbitzu mugatua bada, zerbitzuak berriro eskaintzera).

Baldintza hauetako puntu batek ere ez du helburu Google-ren erantzukizunak baztertzea edo murriztea heriotzari, kalte pertsonalei, iruzurrari eta iruzurrezko desitxuratzeari dagokienez, ezta legeei jarraikiz kanpo utzi ezin diren erantzukizunei dagokienez ere.

11. Baldintzak arautzen dituen legedia

Europako Ekonomikotik edo Suitzatik kanpo bizi bazara, AEBko Kaliforniako estatuko legeak (Kaliforniako gatazka-arauak izan ezik) aplikatuko zaizkie baldintza hauekin edo Google Drive zerbitzuarekin erlazionatutako gatazkei. Santa Klara konderriko (Kalifornia, AEB) auzitegi federaletan edo estatu-auzitegietan bakarrik ebatziko dira Baldintza hauekin nahiz Google Drive zerbitzuarekin erlazionatutako erreklamazio guztiak, eta auzitegi horietako jurisdikzio pertsonala onartzen duzue bai zuk bai Google-k.

Europako Ekonomikoan edo Suitzan bizi bazara, bizitoki duzun herrialdeko legeek eta auzitegiek arautuko dituzte baldintza hauekin nahiz Google Drive zerbitzuarekin erlazionatutako auziak, eta tokiko auzitegietan gauzatu ahal izango dituzu legezko izapideak. Europako Batzordearen auziak sarean ebazteko plataforman (Online Dispute Resolution) aurkez daitezke auziak, Internet bidez ebatz daitezen.

12. Baldintza hauei buruz

Agian aldatu egingo ditugu baldintza hauek edo Google Drive zerbitzuari aplikatu beharreko beste edozein baldintza gehigarri, besteak beste: Google Drive zerbitzuak nahiz legezko gidalerro eta gidalerro pertsonalizatu, politiko eta ekonomikoek izandako aldaketak islatzeko; arautzaileek edo erakunde industrial garrantzitsuek emandako gidalerroei erantzuteko; edo Google bere betebeharrei egokitzeko. Aldizka eman beharko zenieke begiratu bat Baldintzei. Orri honetan argitaratuko ditugu baldintza hauei egindako aldaketak. Google Drive zerbitzuan argitaratuko ditugu Baldintza gehigarrietan ("Baldintza gehigarriak") egindako aldaketen oharrak, eta Baldintzetan egindako aldaketa garrantzitsuei buruzko jakinarazpen bat bidaliko dizugu aurretiaz. Aldaketak ez dira aplikatuko atzeraeraginez, eta jakinarazpena egin eta 14 egunera jarriko dira indarrean. Halere, berehala jarriko dira indarrean funtzio eta eginbide berrien inguruko aldaketak ("Zerbitzu berriak") edo legezko arrazoien ondorioz egindako aldaketak. Zerbitzu berrien baldintza berriekin ados ez bazaude, zerbitzu berri hori erabiltzeari utzi beharko zenioke (informazio gehiago lortzeko, ikusi goiko "Deuseztatzea" atala).

Baldintza hauen eta Baldintza gehigarrien arteko gatazkarik izanez gero, Baldintza gehigarriek izango dute lehentasuna.

Zure eta Google-ren arteko harremana arautzen dute baldintza hauek. Ez dute sortzen hirugarrenentzako onuradun-eskubiderik.

Baldintza hauek gordetzen ez badituzu eta zuzenean neurririk hartzen ez badugu, horrek ez du esan nahiko ditugun eskubideak alde batera uzten ditugunik (kasurako, dagozkion neurriak aurrerago ere har ditzakegu).

Baldintza jakin bat betearazi ezin bada, horrek ez die eragingo gainerako baldintzei.

Google-rekin harremanetan jartzeko erari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan gure harremanetarako orrira.