Gmail-en Programa-gidalerroak
Beheko Programa-gidalerroak Gmail-i aplikatzen zaizkio. Gidalerroak oso garrantzitsuak dira Gmail-en erabiltzaile guztiek esperientzia positiboa izango dutela ziurtatzeko.
Kontsumitzaile-kontu batekin (adibidez, @gmail.com) erabiltzen baduzu Gmail, irakurri Google-ren Zerbitzu-baldintzak ere bai, informazio gehiago lortzeko. Laneko, eskolako edo beste erakunde bateko kontu bat badarabilzu, baliteke erakundearen eta Google-ren arteko kontratuko baldintzak edo beste gidalerro batzuk aplikatzea. Informazio gehiago lortzeko, galdetu administratzaileari.
Zerbitzuak emateko dugun gaitasuna mehatxatzen duten erabilera okerrak geldiarazi behar ditugu eta, horretarako, erabiltzaile guztiek beheko gidalerroak gorde ditzaten eskatzen dugu. Ustez gidalerroak urratu direla jakinarazten badigute, agian edukia berrikusi, eta neurriak hartuko ditugu; besteak beste, erabiltzaileari Google-ren produktuetarako sarbidea mugatzea edo kentzea. Kontua desgaitu bazaizu eta akats bat izan dela uste baduzu, jarraitu orri honetako argibideei.
Baliteke neurriak hartzea kontuek gehieneko biltegiratzea gainditzen badute. Esaterako, gehieneko biltegiratzea gainditzen baduzu, agian kendu egingo dizugu mezuak bidali eta jasotzeko aukera. Ez baduzu tokirik egiten biltegian edo ez baduzu biltegiratzeko toki gehiagorik lortzen, agian kontuko edukia ezabatuko dizugu. Gehieneko biltegiratzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri hau.
Begiratu gidalerroak noizean behin, aldatu egin baititzakegu.
Eman erabilera okerren berri
Kontu batek gure Programa-gidalerroak urratu dituela uste baduzu, hainbat modutan sala dezakezu:
- Erabilera oker orokorren kasuan, erabili inprimaki hau.
- Haurren ziberjazarpenaren kasuan, erabili inprimaki hau.
- Copyright-urratzeen kasuan, erabili inprimaki hau.
Erabilera okertzat zer ulertzen dugun jakiteko, irakurri behean agertzen diren gidalerroak. Baliteke gidalerro horiek urratzen dituzten kontuak desgaitzea Google-k. Kontua desgaitu bazaizu eta akats bat izan dela uste baduzu, jarraitu orri honetako argibideei.
Kontu inaktiboak
Aktibo mantentzeko, erabili produktua. Produktua edo bertako edukia bi urtean behin atzitu behar duzu gutxienez. Agian neurriak hartuko ditugu inaktibo dauden kontuetan; esaterako, baliteke bertako mezuak ezabatzea. Lortu informazio gehiago hemen.
Spama eta posta masiboa
Ez erabili Gmail spama edo eskatu ez den posta komertziala bidaltzeko.
Ezin duzu erabili Gmail CAN-SPAM Act legea (posta elektroniko bidez bidaltzen den posta komertziala arautzen duena) edo spamaren aurkako beste lege batzuk urratzen dituzten mezu elektronikoak bidaltzeko, hirugarrenen zerbitzari irekien bidez baimenik gabe mezu elektronikoak bidaltzeko, edo inoren helbide elektronikoa haren baimenik gabe zabaltzeko.
Ezin duzu automatizatu Gmail-en interfazea erabiltzaileak nahasiko edo engainatuko dituen eran mezu elektronikoak bidali, ezabatu edo iragazteko.
Gogoan izan "eskatu ez den" edo "nahi ez den" posta ez dela bera mezu elektronikoen hartzaile guztien ikuspegitik. Jokatu zentzuz hartzaile askori bidaltzen dizkiezunean mezu elektronikoak, nahiz eta hartzaileek bere garaian aukeratu jaso nahi zituztela mezuak zugandik. Gmail-en erabiltzaileek spam gisa markatzen dituztenean zure mezuak, areagotu egiten da erabilera okerren aurkako gure sistemek etorkizunean bidaltzen dituzun mezuak ere spam gisa sailkatzeko aukera.
Gmail-eko kontu bat baino gehiago sortzea eta erabiltzea
Ez sortu edo erabili kontu bat baino gehiago Google-ren gidalerroen erabilera okerra egiteko, Gmail-eko kontuen mugak saihesteko, iragazkiak ez aplikatzeko edo beste moduren batera kontuetako murriztapenak ekiditeko. Adibidez, norbaitek blokeatu egin bazaitu edo Gmail-eko kontua desgaitu badizugu oker erabili duzulako, ez sortu antzeko jarduerak egiten dituen beste konturik.
Ezin dituzu sortu Gmail-eko kontuak bide automatizatuak erabilita, ezta Gmail-eko kontuak beste inori erosi, saldu, trukatu edo berriz saldu ere.
Malwarea
Ez erabili Gmail birusak, malwarea, harrak, akatsak, troiarrak, fitxategi kaltetuak edo beste edozein elementu iruzurti edo suntsitzaile bidaltzeko. Horretaz gain, ez zabaldu sareen edo zerbitzarien lana nahiz Google-ren edo beste inoren azpiegituren funtzionamendua kaltetzen edo eragozten dituen edukia.
Iruzurra, phishinga eta bestelako jardunbide iruzurtiak
Ezin zara sartu beste erabiltzaileen Gmail-eko kontuetan haien berariazko baimena izan gabe.
Ez erabili Gmail phishing-ekintzetarako. Ez bildu edo eskatu kontuzko daturik; besteak beste, pasahitzak, datu ekonomikoak edo gizarte-segurantzako zenbakiak.
Ez bidali mezurik beste inor engainatzeko edo nahasteko, iruzurren bidez informazioa parteka dezaten. Iruzur horien artean dago beste pertsona, enpresa edo entitate bat zarela sinetsaraztea, jendea engainatzeko edo nahasteko helburuarekin.
Haurren segurtasuna
Google-k ez ditu inolaz ere onartzen haurren kontrako sexu-abusuen irudiak. Halako edukirik hautematen badugu, Protégeles erakundeari emango diogu haren berri, legeak agintzen duen bezala. Orobat, behar diren diziplinazko neurri guztiak hartuko ditugu, urratzeari lotutako Gmail-eko kontuak ixtea barne.
Google-k guztiz debekatzen du Gmail bidez haurrak jazartzea; hau da, haurrekin harremanak ezartzea haiek desinhibitzeko asmoz, gero haietaz sexualki abusatzeko, haiekin trafikatzeko edo haiek beste edonola esplotatzeko.
Haur bat arriskuan dagoela edo gehiegikeria, esplotazioa edo trafikoa jasan duela uste baduzu, jarri tokiko poliziarekin harremanetan berehala.
Dagoeneko poliziari jakinarazi badiozu eta oraindik laguntza behar baduzu, edo uste baduzu haur bat arriskuan dagoela (edo arriskuan jarri dutela) Gmail-en bidez, salatu jokabide hori Google-ri inprimaki hau bidalita. Gogoratu: zurekin harremanetan jartzea nahi ez duzun edonor blokea dezakezu Gmail-en.
Copyrighta
Gorde copyright-legeak. Ez urratu besteen jabetza intelektualaren eskubideak (besteak beste, patente, marka komertzial, sekretu komertzial, copyright eta bestelako jabetza-eskubideei lotutakoak). Halaber, ezin duzu bultzatu inor jabetza intelektualaren eskubideak urratzera. Google-ri copyright-urratzeak salatzeko, erabili inprimaki hau.
Jazarpena
Ez erabili Gmail beste inor jazartzeko, beldurtzeko edo mehatxatzeko. Baliteke kontua desgaitu behar izatea Gmail helburu horietarako erabiltzen dutenei.
Legez kanpoko jarduerak
Gorde legeak une oro. Ez erabili Gmail legez kanpoko jarduerak sustatzeko, antolatzeko edo egiteko.